2023/9

Euskal Herritik Galiziara bidaia musikala EMKE Bandarekin

Errenteriako Musika Banda eta Gipuzkoako Galiziako Etxeko gaitero taldea eskutik datoz Atlantikaldira.

Bi urre pasaitarrentzat, Itsas Kayakeko Espainiako Txapelketan

40tik gora talderen artean zortzigarren sailkatu dira urdinak, taldeko palista guztien artean erdietsitako medailei esker.

Odola ematen dutenei, esker ona

Inoizko pertsona kopururik handienak eman zuen odola hilaren 5ean: 100 lagun izan ziren, eta ia erdiak, euskara hutsean egin zuen prozedura.

Hemen dira santakrutzak

19:00etan alkate txikien ardura izango da Lezoko festak abiatzea. Hortik aurrera, igandera arte, 59 ekitaldi.

Marokoko herria laguntzeko, arropa eta diru bilketa

Ostiral arratsaldean pasa behar dute Iztietako meskitatik elkartasun keinua egin nahi dutenek. Arropa kaxa itxietan eraman behar da.

Udazkenean, Olinpiadak Aiton Bordan

Urri eta azaro bitartean hainbat jolas egiteko aukera izango dute Lezoko erretiratuek. Irabazleen sari banaketa, abenduan.

Pasaiako udal euskaltegian guztiz doan ikas daiteke euskara

Izena emateko epea zabalik izango da hilaren 20ra arte. Udalaren finantziazioari esker, kolektibo zaurgarrienei diru guztia itzuliko zaie.

Frontoira bueltan dira

Esku pilotan Benjamin eta Alebin kategorietarako zabalik da izena emateko epea Pilota Eskolan; Pala modalitatean, Alebin, Haur eta Kadeteentzat dago zabalik.

Dena prest Atlantikaldiari harrera egiteko

Dena prest da ordu batzuk barru Atlantikaldiak lur har dezan. Gaurtik igandera arte 59 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da .

kategoriko bertso bazkaria 2023

Elizalderen Kategoriko Bertso Saioa, urriaren 7an

Bertso-bazkariaren zortzigarren ekitaldirako sarrerak salgai daude. Maddalen Arzallus, Alaia Martin, Ander Lizarralde eta Andoni Egaña arituko dira.

Motorren orroa asteburuan Jaizkibelen

Larunbat eta igande artean egingo dute Jaizkibelgo 45. Igoera. Larunbatean Errenteria-Oreretan autoen ikuskapena, eta igandean lehia mendian.

Datorren astean zabalduko dituzte ateak berriro gaztelekuek

Hilaren 21etik aurrera ekingo diote ikasturteari herriko hiru gazteen egoitzetan. Hezten elkartea hasiko da zerbitzua kudeatzen.

nekazaritza ibilgailua

Nekazaritzarako ibilgailuen azterketa egiteko aukera izango da Oiartzunen

Hilaren 27an eta azaroaren 2an izango dira azterketa teknikoa egiteko zitak. Aldez aurretik txanda eskatu beharko da, Irungo IATra deituta.

arraztalo

Arraztalo hamalaugarren urtez egongo da plazan

Kontsumo taldearen produktuak eskura daitezke astelehenero; kide izateko deia egin dute. Beste bost ekoizle ere izaten dira bertan.

Eskaintza oparoarekin dator biblioteka

Parte hartu ahal izateko izen emateak gaur bertan aktibatuko dituzte; ikastaroak urrian hasiko dituzte.

Xenpelar Bertso eskolak zabalik du matrikula epea

Hilaren 30era arte eman dezakete izena, 18 urtetik beherakoek.

Auzoetako emakume elkarteek prest dute ikasturte berria

Emakumeak martxan programaren barruan 50 ekintza eskainiko dituzte.

Ziklomotorren IAT azterketa Lezon egin daiteke

50 zentimetro kubiko baino gutxiagoko ibilgailu horien azterketa egiteko eguna hilaren 28rako ezarri dute, 110 poligonoko udalaren pabiloian.

Gehiago