
Ikasten ari direnei, aspaldi ikasi eta ohitura galdu, edota aritzeko eremu egoki baten faltan direnei begira indartsu dator aurten ere Mintzalaguna programa.

Alain Isasa eta Uxue Arozena oiartzuarrak Tunisian aritzeko hautatu ditu Euskal Selekzioak. Mikel Artola epaile-lanetan arituko da.

Gaurko (hilak 11, astelehena) 22:00etan hainbat bide itxiko dituzte, biharko 06:00ak arte. Bihar ere, ordutegi berberarekin, mozketak.

Irabazi izan balute bezala ospatu dute Hibaikako arrunlariek. Seigarren sailkatu dira errenteriarrak.

Piztu Lezoren ekimenez Gazte Eguna egiten ari dira gaur Lezon. Goizeko herri olinpiaden ondotik, herri bazkaria egin dute Saldise plazan.

Arte Egunen barruan, Poesia Eguna gaur Oiartzunen. Goizean errezitaldia egin dute bertako eta kanpoko olerkariek.

Produktu eta elikagai ekologikoen azoka jaso du Errenteria-Oreretako Gamon Zumardiak goizean zehar.

Ehunka izango dira aurten ere Arrantzaleen eta Tartekoen bazkariarekin bat egingo dutenak. Herri giroa sortzeaz gain, belaunaldien arteko harremana indartzeko eguna izango da.

Oiartzungo Arte Egunen barruan, Hiru Binakaren barruko ikuskizunak egin zituzten atzo. Gaurkoa Poesiaren Eguna da.

Aisialdiko begirale eta kirol entrenatzaile ikastaroak euskaraz egiteko bekak ere emango ditu udalak. Eskaerak dagoeneko egin daitezke.

Hilaren 23 eta 24ko asteburuan egingo dute mendi irteera, eta Abau bordan emango dute gaua.

Atlantikaldiaren barruan, Ziklobira egingo dute larunbatean Kaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek antolatuta.

Begiradak proiektua ezagutaraziko dute bi artistek Atlantikaldiaren barruan.

Aurten lehen aldiz hiri barruko autobus zerbitzua izango da ostiral eta larunbat gauean.

Datorren ostegunean zein datorren asteko ostegun eta ostiralean film bana emango dituzte. Feten Feten taldea hilaren 22an arituko da.

Iaz baino 2.592 lagun gutxiago joan dira udako igerilekura, eguraldi aldakorra dela eta. Uztaila izan da hilabeterik jendetsua.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Oiartzungo esamolde edota esaera zaharrak jasotzen ari da. Oiartzuarrei laguntza eskatu diete.

Urriaren 9an abiatuko du ikasturtea Antxoko euskarazko irakurketa klubak, eta idazle oreretarra gonbidatuko dute azken lanaz jardutera.

San Pedroko auzoko ospakizunak ostiralean egingo du eztanda. 19:00etan izango da txupinazoa, eta orduan abiatuko da festa.

Gizonen talde nagusia izan da asteburu besoak gora altxa dituen bakarra. Jokatu duten beste hirurek galdu egin dute, gol bateko aldeagatik.