
Aurkezpenerako ekitaldia egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretan. Maddalen Iriarte ahaldun nagusi izateko hautagaiak ere parte hartu zuen.

Hotza, bai, baina eguraldia lagun, jai giroan ospatu da mendi lasterketaren bederatzigarren ekitaldia. Hasieran eta helmugan izan da HITZA.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako IX. ekitaldia izan da gaurkoa. Ohi bezala, jende mordoa hurbildu du da lasterketaren puntu ezberdinetara lasterkariak animatzera.

Ikasleek desfilea egin dute goizean. Asteburu luzea dute oraindik aurretik bizilagunek, egunotan ospatuko baitituzte Trintxerpeko inauteriak.

Zaratak, animaliek, usainek eta abarrek eragindako eragozpenak zein harreman gatazkatsu edo zailak artatuko dituzte zerbitzuaren bitartez. Datorren ostegunean jarriko dute martxan.

2021eko otsailaren 20an sutea piztu zen Beran, eta azkar batean Irunera iritsi zen. Bi urte pasa dira ordutik, eta naturaren bere onera itzultzeko indarra ikus daiteke orain.

Abaraxka Ludotekak inkesta zabaldu du, herritarrek egunaren antolaketan parte har dezaten. Martxoaren 18an 16:30etik aurrera elkartuko dira, Ibargainengo lorategian.

Irungo prostituzioari buruzko txostena landu dute Arrats elkarteko kideek. Prostituzioaz hitz egiteko, lehendabizi «protagonistei entzun» behar zaiela esan dute.

Gurutze-Elizalde bidegorria zabaltzear da, eta horrekin, Gipuzkoako sare osoenetakoa izango du Oiartzunek. Ez da, ordea, mugikortasun iraunkorra bermatzeko udalaren egitasmo bakarra.

HemenGuk udaberriko azoka martxoaren 4an egingo dute, Kontzejupean. Hamalau ekoizlek eta artisauk parte hartuko dute.

Santiago plazatik abiatuko da martxa, maiatzeko lehen igandean. Tontorrean hamaiketakoa jan eta suziriak botako dituzte aldarri gisa.

Festen antolakuntzan parte hartu nahi duten bizilagunei dei egin diete bilera irekian parte hartzeko. Alkateordetzan izango da.

'Musica para salvar vidas' gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du hitzordua, bazterkeria pairatu duten haurrei laguntzeko. Maiatzaren 5ean, Maria Donea Zeruratzea parrokian izango da kontzertua.

Killirikupek Irule zerbitzu juridikoetako abokatuak gonbidatu ditu, hitzaldia eman dezaten. Legeak harremanak nola arautzen dituen aztertuko dute.

Semaforo inteligentea, bluethoot bidezko auto txikia, robotak... Don Boscoko ikasleek, beren abilezia agerian utzi dute gaur db Sarien aurre erakusketara bildu dituzten proiektuekin. Lekuona Fabrikan egin dute erakusketa hori.

Lasterketaren 58. edizioan parte hartzeko dortsala zozkatuko da HITZAkide eta harpidedunen artean.

Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

Zozketa egiteko ezohiko udalbatzarrean bilduko dira herriko zinegotziak. Mahaietan izango direnei jakinarazpena helduko zaie etxera.

Maiatzaren 2tik 16ra artean izango da zabalik matrikula kanpaina. Ikastolako Haur Eskola eta Esmalteriako eraikina ezagutzeko hiztordua har daiteke.

Hauteskundeetarako zerrendak osatu dituzte PSE-EEk, EH Bilduk, EAJk, PPk, Ezker Anitza-IUk eta Podemos-Aliantza Berdeak.