Arraitoki Lezorena da

Aparkalekua, eta aurrerago kiroldegia egin nahi dituzte bertan. EH Bilduk, ordea, zonaldearen erabileran ez du mugarik nahi.

Paco Rabanne Pasaiako seme kutun izendatuko dute

Datorren astearteko ohiko plenoan Pasaiako udalbatzak eztabaidatuko dituen hamabi puntuetako bat izango da trintxerpetarrarena.

Bilboko NATOren kontrako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Datorren martxoaren 11n Bilboko kaleak beteko dituzte, 'NATO eta Europar Batasuna ez, Euskal Herria antiinperialista' lelopean. Landare tabernan eman daiteke autobuserako izena.

Oiartzungo zortzi familia gehiago, autokonpostarekin aurrera

Ikastaroa jaso dute familia horiek konposta egoki egiteko. Egitasmoarekin bat egiten dutenek %20ko hobaria dute hondakinen tasan.

Ibon Oregiren bizitza eta kirol esperientziak, OarsoTriren eskutik

Zarautzen bizi den bizkaitarraren solasaldia Xera Gastrotekan izango da, 19:00etatik aurrera. Auto batek harrapatu zuelako, hanka galdu zuen Oregik.

[Galeria] Hurrengo urtera arte!

Bukatu dira aurtengo inauteriak, atzo egin zuten sardinaren ehorzketaren hileta segizioa. Kolore beltza izan zen nagusi desfilean, baita aurpegi serioak ere.

[Bideoa eta argazki galeria] "Trapujale errudun!"

Atzo bukatu ziren Lezoko inauteriak. Espero zitekeen epaiak, ez zituen lezoarrak asko harritu, horren kontra egon arren.

Azken hamar urteetan egindako ibilbidea ospatuko du Ernaik

Oreretatik Ari Gara izeneko eguna antolatu dute datorren martxoaren 4rako. Ospakizun eguna izan arren, antolatzeko eguna ere izango da.

hauteskundeak

Herriko parkeen alde bilduko dira gaur berriz ere

18:30ean elkartuko dira, guraso talde batek deituta. Musika instrumentuak eramango dituzte gaurkoan. Abian dute sinadura bilketa.

Eroskiren maiatzeko 'zentimo solidarioak', Juneren Hegoak elkartearentzat

Zazpi elkartek jasoko dute laguntza hori, tartean, Errenteria-Oreretako Juneren Hegoak elkarteak.

Oiartzungo bikote bat, aurrera pala txapelketan

Mitxelena eta Arzallusek osatutako bikoteak aurrera egin du asteburuko kanporaketan. Arkotxa eta Larretxea kanpoan geratu dira.

918 gau

'918 gau' dokumentala ostegunean, Ostegun Feministen barruan

Arantza Santesteban zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da, baita Leire Lopez Susako editorearekin ere.

Udal hauteskundeetarako bost zerrenda Lezon

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek, eta PPk osatu dituzte zerrendak maiatzaren 28ko bozetarako.

Euskal presoak etxeratzearen aldeko ikurra leihoetan nahi du Sare herritarrak

Euskal presoen etxeratzea bere egin duten herriko hainbat eragile eta norbanakoekin bideoa egin eta sare sozialetan zabaltzen ari da.

Hauteskundeetarako mahaiburu eta bokalak asteartean izendatuko dituzte

Ezohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteartean, Pasaiako hauteskundeetako arduradunen izen-abizenak zozketa bidez izendatzeko.

Batzokian egindako pintadak salatu ditu EAJk

EAJren ustez bizikidetza eta elkarbizitza eraikitzen lagundu beharrean gizartearen gehiengoak nahi duen "normaltasuna" oztopatu egiten dute halakoek.

Hainbat aparkaleku gaituko ditu udalak Alabergan auzotarren eskaerei erantzuteko

Hainbat neurri hartuko ditu udalak aparkalekuen eskuragarritasuna hobetzeko Arditurri auzo elkartetik egindako eskaerari erantzunez, topoko lanek dirauten bitartean.

Gehiago