
Aspaldian bezala dantzan ariko da igandean, lagun eta ezagunez inguratuta. Hamarkada askoko hutsunea betetzeko igandeko dantzaldiak berreskuratu dituzte. «Ilusioz eta gogoz» dira herriko adinekoak.

Pilotan aritzeko 41 eremu daude Oiartzunen, eta horietatik 31 ezkerparetak dira. Kirolerako eremu izateaz gain, herritarren arteko elkargune ere badira gune horiek.

Lamia estudioak 40 urte beteko ditu aurten. Objektiboa argiaren abiaduran doan gizarteari begira jarri, eta argazkigintzaren iraultza txiki eta handiez mintzatu dira Larrukert anaiak.

Urrats berria egin du saneamendu integralerako batzordeak: idatzi bat erregistratu dute, 374 bizilagunen babesarekin, udal arduradunei aurre egin eta euren eskariei erantzun diezaieten exijituz.

Kuartela, gaztetxea, liburutegia, eta orain, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea. Euskararen eta aniztasunaren bilgunea estreinatu berri du Errenteria-Oreretak, Madalen kalean, herriaren erdi-erdian.

Plana osatzeko prozesua martxan jarri du Oiartzungo Udalak. Diagnosia egingo dute lehenik, eta ondoren helburuak finkatuko dituzte.

Apirilean ziren hastekoak bidegorria osoki bukatzeko lanak, baina Tourra uztailaren 2an pasatzen delako, ordura arte atzeratu dituzte.

Sagen Musikala egitasmoan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Urteroko desfilea elkarlanean antolatu nahi dute, guraso eta haurrekin.

50. urteurrenaren harira antolatutako egitarauari hasiera eman zioten atzo guraso, irakasle eta ikasleek. Gamontxo maskota ere aurkeztu zieten haurrei, baita logo berria ere.

Bertsoak, elkarrizketak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango dituzte ostiralean Lekuonan.

Herriko mugimendu feministak jakinarazi duenez, Urrats paperdendan eros daitezke bandera horiek, 3 euroan.

Hirutik hiru galdu dituzte EPLEkoek, ondo aritu badira ere partidetan. Grabni txapelketan jokatutako partidetan, garaipenak.

'La sapa de los Aperribay. La guerra empieza aqui' liburua aurkeztuko dute 19:00etan auzo lokalean.

Txartelaren jabeak edo jabeek 37.548 euro jasoko dituzte. Lezoko Urdaburu kaleko establezimendu batean balioztatu zuten boletoa.

Bihar, 19:00etatik aurrera, 'Joy' eta 'Cuerdas' filmak proiektatuko dituzte Niessen zineman. Emanaldiak doakoak izango dira, aforoa bete arte.

Jaitsiera postuak atzean uzten jarraitzeko oso partida garrantzitsua du Touringek larunbatean. Klubak hara joateko autobusak antolatu ditu.

Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira egingo dute aurkezpena; Errenteria-Oreretako DBHko hainbat gaztek errezitaldia egingo dute, horren barruan.

Hamasei puntuko gai-zerrenda izango du asteazkeneko udalbatzarrak. Bake epaile berria hautatzeko proposamena ere aztertuko dute.

Asteburuan 11 partida jokatu dituzte Madalensoron, ligaxkako azken aurreko jardunaldiaren barruan. Aste Santuaren bueltan, azken fasea eta nesken txapelketa.

Oiartzungo elkarte, eragile eta interesa duten herritar denak gonbidatu ditu Oiartzungo Udalak bilerara. Hiruzpalau bilera egingo dituzte.