
Honakoa seigarren ekitaldia izango du azoka solidario horrek. Bigarren eskuko jostailu eta liburuen azoka, pintxo potea, zozketa, tailerrak, eta musika emanaldiarekin ondu dute egun osoko egitaraua.

Udalaren aitortza jaso du Mikel Esnaola dantzariak, Gipuzkoar Erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuelako.

Euskararen Egunaren harira Lezoko hainbat eragile bildu, eta egitarau bateratua antolatu dute. Euskararen Egunean mendira joango dira.

Ekitaldi nagusia Lekuona Fabrikan izango da 19:30ean; horrekin batera kalean ariko dira musika emanaldiak eskaintzen, baita erretiratuen elkarteetan ere.

Mundubat fundazioak sustatuko Giza Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari harrera instituzionala egin diote Errenteriako Udalean.

'Treba gurasoak' programaren barruko lau saio egingo dituzte, lehena hilaren 28an. Leyre Canok familia barruko komunikazioa landuko du.

Bost hilabete daramatzate kobratu gabe, eta urriaren 2an greba mugagabera jo zuten. Egoera jasanezina bihurtzen ari da langileentzat, eta erantzunak nahi dituzte.

Parabellum, Josetxu Piperrak, Zero eta Astelehen Goizak taldeak ariko dira kontzertuan 18:00etan hasita.

Ostiraleko bigarren kanporaketan Haizea Aranak eta Irati Alcantarillak egin zuten aurrera. Ostiraleko finalean Ekhiñe Zapiainekin eta Oihana Aranarekin ariko dira.

Arramendiko babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrei iaz bukatutako kontratuak berritzeko exijitu dute gaur Donostiako Etxebizitza Ordezkaritzaren aurrean, Stop Kaleratzeak eta Alokairuk babestuta.

Gwinessiko diwanaren teilatua hondatu du Ciaran denboraleak. Txapak salduko ditu Oiartzun-Karaez senidetza batzordeak, hainbat tabernaren, ikastolaren eta euskaltegiaren bidez.

Donibaneko auzoan kokatuta dagoen parkean kautxuzko lur homologatua eta bi plazako zabu moduluak ezarri dituzte. Parkea erabilgarri dago jada.

"Udalerriaren benetako beharrei bizkarra ematen dielako" udal gobernuaren proposamena baztertuko du Joxean Sanchezek.

San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astearen barruan, orkestrak hitzordua du ostiralean San Pedroko elizan, 20:00etan.

Bihar izango da Greba Feminista Orokorra. Saltokiek grebarekin bat egingo dute. Batzuk 15 minutuz, beste batzuk egun osoz.

Herritarren parte hartzea bilatuko dute, adimen artifizialari euskara irakasteko. Goizean saioa egingo dute, udaletxean. Etxetik ere parte har daiteke.

Bi kanporaketa jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta bietan aurrera egitea lortu dute oiartzuarrek. 21etik, hamar garaipen.

Meatzeetan elkarlanean sortzeko azkeneko saioa izango da abenduaren 3koa. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du.

Andreone Udal Liburutegiak jasoko du azken saioa, 18:15ean hasita. Amaia Puinek 'Bidaia' kontatuko die haurrei.

Udal aurrekontuak onartzea eta UEMAn sartzea daude gaien zerrendaren barruan. 18:00etan hasiko da osoko bilkura.