[Bideoa eta argazkiak] Beldurgarria izan da

Kalabazaren bideak, han-hemenka zabaldu du zuen izu-ikara atzo arratsean. Hamarnaka eta hamarnaka lagunek hartu zuten parte.

[Bideoa eta argazkiak] Oiartzuarrek Gau Beltzaz gozatu dute

Jende mordoa bildu zen atzo urteko gau beltzenaz gozatzeko. Txarako parketik abiatu zuten beldurrezko ibilbidea, eta Done Eztebe plazan bukatu zuten suzko akerra errez. Gau Beltza Asteak jarraipena izango du bihartik aurrera.

[Bideoa eta argazkiak] Lezoko gaua beltza izan da

Dozenaka eta dozenaka lezoar bildu ziren atzo, garai bateko ohiturak berreskuratzeko asmoz, herrian zehar. Gau Beltza ospatu zuten.

Baserritar jantzien erakusketa bihartik, Jantziaren Zentroan

Duela mende bat baserritarrek soinean zeramaten jantzia ezagutzeko aukera eskainiko du Jantziaren Zentroak beheko solairuan.

Martxan da Oarsoaldeko Eskola Kirola

Eskualdeko ikasleen erdia baino gehiago ari da aurten Eskola Kirolan parte hartzen. Horrez gain, aurrerapauso bat eman dute berdintasunerantz, eta Mindararekin batera, Eskola Kirol Egokituko programa abiatu dute.

Andra Mari Abesbatzak orkestra izango du aurrerantzean

Igandean, Santa Zezilia Egunaren harira antolatutako kontzertuan ariko dira elkarrekin lehenengoz, Andra Mari Abesbatza eta Orkestra.

X. Azkue Memoriala, ostiraletik igandera

Organoa ardatz duen zikloak Errenteria-Orereta, Irun eta Oiartzun hartuko ditu azaroaren 3tik 5era. Orotara, hiru kontzertu, bisita gidatu bat eta hitzaldi bat ondu dituzte.

Oiartzungo Udalak prest du 2023-2027 legegintzaldiko programa

Datozen lau urteetan lehentasunez landuko dituzten helburu estrategikoak eta garatuko dituzten egitasmoak definitu dituzte. Elkarlan publiko-komunitarioa izango da oiartzuar guztien bizitza hobetzeko oinarria.

Sanpedrotarrak nagusi Espainiako Ergometro Txapelketan

Lehen postu bana erdietsi dute Sanpedrotarra AEko Loren Jauregi eta Ibon Arrieta arraunlariek. Jauregiren marka guztietan onena ere izan da.

Kendu dute

Antxoko trenbidearen gaineko zubia gaur goizean kendu dute. Barrutiaren itxura urbanoaren ikurretakoa zen.

gari eta maldanbera

Garik lehen aldiz joko du Errenteria-Oreretan, larunbatean

Legazpiko abeslariak kontzertua emango du larunbatean, Maldanbera taldeak lagunduta, Lekuona fabrikan. Sarrerak, 10 euroan.

Pasaiako Zinema Txikiak hitzordua du larunbatean

'Asterix: Edabe magikoaren sekretua' filma proiektatuko da larunbatean, hilak 18, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Mikel Leonet Manex Olaiz Oiarpe

Olaiz eta Leonetek ezin izan dute Tolosan txapelik jantzi

Gazte Mailako Gipuzkoako EBI Txapelketako finala jokatu dute Oiarpekoek. Klubeko kideek beste 21 partida gehiago jokatu dituzte.

Porrot gogorra Pasaiarentzat

Hirugarren Mailako gizonek etxeko lehen partida galdu zuten Derio arerio zuzenaren aurka (0-3). Pasaitarrak jaitsiera postuetan kokatu dira.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-11-13)

Futbolean, Pasaiak porrot gogorra jasan zuen, eta Sanpedrotarrak garaipena lortu zuen sailkapenaren gorenean jarraitzeko. Areto futbolean, Antxok porrota eta Doniparik garaipena.

oiartzun beasain

Emaitzak gutxien axola duenean

Oiartzungo mutilek puntu bat ekarri zuten Mutrikutik, baina baita lesio larri bat ere. Nesken taldeak garaipena lortu du orain arteko partidarik onenean.

alain mendizabal jausiz

Alain Mendizabalek 'Jausiz' liburua aurkeztuko du gaur

Oiartzuarrak poema eta ilustrazioak jaso ditu bere lehenengo liburuan. Hitzen Lihoaren barruko ekitaldia izango da liburu aurkezpena.

artxibo biluzia

'Artxibo biluzia' literatur idazketa eta performance tailerra antolatu dute

Metrokoadrokak tailerra antolatu du hilaren 18, 24 eta 25erako. Bi saio osagarri ere izango dira, Kattalin Miner eta Olatz Gorrotxategirekin.

nekazal ibilgailuen azterketa oiartzun azaroa 2023

Nekazal-ibilgailuen azterketa herrian egiteko aukera, hilaren 24an

Gaetxen egingo dute azterketa teknikoa. Aldez aurretik deitu beharko da, txanda hartzeko, Irungo IAT zerbitzu gunera.

Gehiago