[Bideoa] Urteko gaurik ilunena Pasaiara heldu da

Donibane, San Pedro eta Antxon ari dira Gau Beltza prestatzen. Sanpedrotarrak gaur elkartuko dira, eta sanjuandarrak, bihar.

PSE-EE: "Alternatiba arduratsua eta zentzuzkoa aurkeztu dugu"

Gobernu taldeak egindako ordenantza fiskalen proposamenarekin ez dator bat PSE-EE. OHZ izoztea eta Hondakinen bilketaren tasan proposatutako %8ko igoerarekin ez datoz bat sozialistak.

[Erreportajea] Bekoerrotako sareak zulatu arte, gogor lanean

Munttarpe Eskubaloi Klubak bost talderekin ekin dio 2023-2024 sasoiari. Emakumeen eta gizonen senior taldeak maila bat gora egiteko lehiatuko dira. Harrobiko jokalariak, sendo.

Euskarari babes zabala

Herri argazkia egin zuten atzo hamarnaka herritarrek azaroaren 4ko Bilboko manifestazioari atxikimendua erakutsi, eta euskararen aurkako oldarraldia salatzeko.

Antxotarrak badiarekin lotzen dituen zubia bihar kenduko dute

Portu Agintaritzaren arabera, pasabide metalikoa ez da segurua horren azpitik dabiltzan trenentzat. Errepideko errei bat itxiko dute bihar.

manifestazioa azaroak 4 adierazpena oiartzun

Azaroaren 4ko manifestazioarekin bat egin dute Oiartzungo zinegotziek

Udal Legearen barruko artikuluen kontrako azkeneko epaiak salatu dituzte Oiartzungo zinegotziek, adierazpen instituzional batekin.

AZAROAK 30. GREBA FEMINISTA OROKORRA.

[Erreportajea] Gizartearen zimenduak dardaratzera

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzarako eskubide kolektiboaren alde egingo du. «Gizarte osoa» dago deituta, aldarria transbertsala baita. Tokiko batzar feministetan gakoak landu dituzte.

Gau Beltza

Gau beltzena izatetik, aste beltzena izatera

Orain dela urte batzuk Abaraxka ludotekakoen ekimenez berreskuratu zen Gau Beltza. Aurten eragile batzuk arituko dira elkarlanean, zortzi ekitaldiko egitaraua osatzeko.

Milioi bat euro Beraunen etxebizitza eraikinak birgaitzeko

Sei proposamen aurkeztu dituzte guztira diru laguntzetarako, eta horien artetik bi aukeratu ditu udalak.

hitzen lihoa 2023

Utopia "pentsatu eta praktikatuko" dute aurtengo Hitzen Lihoan

Azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo dute Hitzen Lihoaren seigarren ekitaldia. Hainbat diziplinatako ekitaldiak antolatu dituzte.

Utopia: espekulazio-ariketak

Hitzen Lihoa zikloko gaurko saioa beranduxeago hasiko da

'Utopia: espekulazio-ariketak' emanaldia taularatuko dute Harkaitz Cano eta Lorea Agirrek. Mugimendu feministaren mobilizazioa bukatzean hasiko da.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-11-10)

Lezoko kirol taldeek asteburuan jokatuko dituzten partida gehienak, herrian bertan izango dira. Bihar, Plazetan, sei norgehiagoka.

abb niessen palestina

ABB Niessengo langileek elkartasuna adierazi diete palestinarrei

Gernika-Palestinak egindako deialdiari jarraituta, elkartasuna adierazteaz gain, Israelen okupazioa salatu eta konponbide politikoa eskatu dute.

Gau Beltzean saltoka

'Herrian xaltoka' egitasmoaren 26. saioa argitara eman du Xalto pailazoak. Gau Beltzaren kronika berezia egin du.

"Bizkaia maite..." abestuko dute Xoxolurrekoek 19an

Hilaren 19an Atxarte-Astxiki-Axpe bidea egingo dute Lezoko mendizaleek. Izena emateko aukera zabalik dute dagoeneko.

Bihar, hitzordua hilaren 30eko greba prestatzen jarraitzeko

Hilaren 30eko Greba Feminista Orokorra prestatze aldera, Pasai Antxon II. asanblada orokorra egingo da bihar goizean Bekoz-bekon, 12:00etatik 13:30era.

oiartzun areto futbola

Oiartzungo kirol elkarteen asteburuko partidak (2023-11-10)

Emakumeen talde nagusiak Logroñesen bisita jasoko du, eta gizonak Mutrikura joango dira. Areto futbolean, lehen taldeak lider izaten jarraitu nahi du.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2023-11-10)

Areto futboleko taldeek irekiko dute gaur arratsean Pasaiako kirol taldeen asteburua. Gainontzekoek, bihar eta etzi jokatuko dute, garaipena helburu.

Lescungo zirkuaren inguruko proiekzioa eskainiko du Urdaburuk

Datorren azaroaren 25ean elkartuko dira egoitzan, 19:30etan. Proiekzioa Juan Mari Ansa idazlearen liburuaren ingurukoa da.

BEHOBIA-DONOSTIA

[Testigantzak] 30.000 partaide, 30.000 helburu

Igandean Behobiako irteeran izango diren 30.000 partaideen artean asko Oarsoaldekoak eta Bidasokoak izango dira. HITZAk haietako hainbaten testigantza jaso du.

Gehiago