Onddo espezie mehatxatuentzako eremu egokia da Añarbeko Erreserba

Bertan aurkitutako bederatzi espezie mehatxatuta daude, eta lau exotikoak dira. Perretxiko eta onddoen gaineko ikerketa berriak eman ditu datu horiek.

[Galeria] Gazteena da gaurko festa eguna

Sabelak ondo bete eta arratsaldeko jolas eta festari aurre egiteko prest dira antxotar gazteak. Gazte Bazkari erraldoia egin dute hamarka kuadrillek.

pasaiako segada erasoa

Pasaiako segadan hildakoak oroitzekoari eraso egin diotela salatu dute

Egiari Zor Fundazioak jakinarazi duenez, Donibaneko oroitzeko gunean pintura hori eta gorria bota dute ezezagun batzuek.

Euskal dantzaz beteko dute plaza, hogeita hirugarrenez

Hilaren 15ean izango da Erromeria eguna eta ohi bezala egun beteko egitaraua ondu dute; egun bat geroago, Errenteria Dantzan egingo dute Zumardian.

herriartekoa oiartzun 2023

Guardia izango da arerio Euskal Herriko Herriarteko finalerdietan

Oiartzungo esku huskako pilotariek iazko balentria errepikatzen hasteko data badakite: hilaren 15ean, Zumarragan. Arabako txapeldunak izango dituzte zain.

oiartzun irratia 24 urteurrena

Ostirala izango da Oiartzun Irratiaren bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Hilaren 15ean izango da bazkaria, Done Eztebe plazan. San Fermin Eguna izango da txartelak eskuratzeko azkeneko eguna.

[Galeria] Hasi dira sanferminak, hasi da festa Antxon!

Zapi gorriz bete dute Biteri plaza herritarrek, giro ezin hobean bota dute jaien hasierako suziria. Gogotsu oihukatu dute denek 'gora San Fermin!'.

Dena prest itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldirako

Hilaren 28ra bitarte euskal kostaldeko 8 udalerri bisitatuko ditu Mater ontziak. Bisita gidatuak, itsasora irteerak, tailerrak, jolasak eta proiekzioak egingo dituzte, besteak beste.

Elkartasunez bustiko dira

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.700 herritarrek dute gaixotasuna, Gipuzkoan 750 herritar dira kaltetuak. Esklerosi anizkoitzak batez ere 18 eta 35 urte arteko gazteei eragiten dien gaitz neurologiko kroniko eta ezgaitzailea da.

Oionetik Lapuebla de Labarcara Urdabururekin

Urdaburu Mendizale elkarteak Arabako biraren seigarren etapa egingo du hilaren 15ean.

Mineralen bila

Arditurriko parketxeak bi proposamen ditu irailerako

'Mineralen bila' arituko dira irailaren 10ean, Arditurri inguruan. Irailaren 24an Muniskuegañera joateko txangoa antolatu dute.

Enrike Abril txapelketaren 60. ekitaldia asteburuan hasiko da

Sei taldek hartuko dute parte txapelketan, tartean Oiartzungo Txostek. Igandean Kapito Harri jasoko du Beheko Plazan.

Arrantzaleen eta Tartekoen bazkarirako txartelak, salgai

Irailaren 10era arte eros daitezke txartelak, 25 euroan, Txingurrin, Tiñelun eta Arruti saltokian.

maite larburu

Maite Larburu, Kantagiltzako hurrengo gonbidatua

Musikari hernaniarrak bere lan artistikoa erakutsiko du igande arratsaldean, Gotzon Barandiaranek gidatutako saioan. Sarrerak, salgai.

Txistu doinurik ez da faltako irailean

Hainbat auzotan eskainiko ditu dianak igandero Udal Txistulari Taldeak.

Trintxerpeko Araneder kalean aparkaleku berria ireki dute

Aparkaleku berriak 90 metro inguruko luzera du eta 17 plaza.

Kalistenia praktikatzeko pista berria inauguratu dute Iztietan

Indar fisikoa, malgutasuna, arintasuna edo koordinazioa lantzeko gailuak jarri dituzte, herritarrek doan eta modu autonomoan erabil ditzaten.

Aiton Borda zuzendaritza batzordea

Aiton Borda indartsu itzuliko da udako oporralditik

Datozen hilabeteotarako zenbait ekitaldi eta ekintza aurreikusi dituzte. Irailaren 5en zabalduko dituzte ateak berriro.

Zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren gaineko tasak ordaindu daitezke jada

Hondakinen Bilketagatiko Tasa, Ibilgailuak Sartzeko Tasa eta Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa ordaintzeko epea zabaldu berri dute, urriaren 3ra arte.

Odola ematera deitu dituzte oiartzuarrak

Hilaren 22an izango dira odol erauzketak, liburutegian. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute herritarrek.

Gehiago