Antxok hartuko du festen lekukoa gaur

Gaur hasiko dira San Fermin jaiak, arratsaldean botako dute festen hasierako suziria. Igandera bitarte, adin tarte guztietako antxotarrek zerekin gozatu izango dute.

Lurraren erraietara bidaia, Arditurri Egunaren eskutik

Hilaren 16an egingo dute, inoizko egitarau oparoenarekin dator, eta gainera jan edana izan ezik jarduera guztiak doakoak izango dira.

Enpresa berritzailearen ziurtagiria Oarsoaldeko 11 enpresarentzat

Oiartzungo seik, Errenteria-Oreretako lauk eta Pasaiako batek jaso dute Hazinnova akreditazioa.

"Matxismoak behin eta berriz hiltzen gaitu"

Hamarka lagun bildu zituen atzo Pasaiako mugimendu feministak, Iruñeko erailketa matxista salatzeko.

Hilketa matxista, indarkeria matxista, elkarretaratzea

Gizartea egituratzen duen matxismoarekin bukatzea, giltzarri

Indarkeriarik gabeko espazioak eta bizitzak aldarrikatu zituzten beste behin ere atzoko elkarretaratzean, bizitza, zaintza eta askatasuna erdigunean jarrita.

zhen jiang elkarretaratzea oiartzun

"Inoiz baino garrantzitsuagoa da politika feministak aldarrikatzea"

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute, Zhen Jiangen hilketa matxista salatzeko. Laugarren hildakoa da zortzi astetan.

tour 2023 errenteria-orereta

[Irudiekin] "Hartu al duzu Leclercen maillotik?"

Maillot horia janzteko moduko harrera egin dio Errenteria-Oreretak Tourrari. Ziztu bizian pasatu da lasterketa, baina horrek ez du ilusiorik apaldu.

Donibaneko mendiaren hegaletik doan pasealekuaren "utzikeria" salatu du Eguzkik

Bonantza auzoaren parean dagoen hormatxoa erdi erorita dagoela salatu dute, eta eragin ditzakeen kalteekin kezkati daude. Urtarrileko lanak "bortitzegiak" izan zirela diote.

[Bideoa] Denboraldiko hirugarren bandera poltsikoratu du 'Libia'-k

KAE 1 ligan nagusitasuna erakusten jarraitzen dute sanpedrotarrek. Bost estropadetatik hiru irabazi dituzte.

duintasuna, uztaila

Pentsiodunek, alderdi politikoen programetan nahi dituzte euren aldarrikapenak

Tourra bigarrenez pasako da gaur Errenteria-Oreretatik eta Duintasunak aldarri eta pankartak aterako ditu kalera. Hitzordua, 16:00etan egin dute Matxaingo biribilgune parean.

Beste bi domina Pasaia Kayakentzat

Meritu handiko beste bi domina eskuratu berri dituzte Espainiako Kopan, master kategorian biak.

Erretiratuen bazkariko DYA-ko langile bat eskertu dute

Eskerrak eman dituena herritar bat da eta gizon bat itota hiltzetik salbatu zuela adierazi du.

Gaur hasiko dira Karrikako jaiak

Gaur, 19:00etan izango den txupinazoarekin hasi eta asteartean bukatuko dira jaiak su artifizialekin.

Bi autodefentsa feminista tailer, santakrutzak baino lehen

Lehena 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, eta adinez nagusi diren herritarrei bestea. Irail hasieran izango dira.

Sinadura bilketa hasi du Trintxerpeko herritar talde batek aparkaleku arazoengatik

Adinberri eraikinaren obrak "aparkaleku arazoak" ekarri dituela salatu du herritar talde batek. Ostiraletik igandera egongo dira sinadurak biltzen Euskadi Etorbideko 15. zenbakian.

"Udaran ere, odola behar-beharrezkoa da"

Transfusioek ez dute oporrik abuztuan. Antxoko boluntario taldeak gogorarazi du beste hiletan bezain garrantzitsua dela orain ekarpena.

Pasaia Kayak, txukun, Sellako Nazioarteko Jaitsieran

Mundu osoko milatik gora palisten kontra jardun zuten pasaitarrek joan den asteburuan, Sellako Nazioarteko Jaitsieraren 85. edizioan.

Bekoerrota kiroldegia itxita, abuztuaren 21era arte

Bien bitartean, Pasai Donibaneko eta Donostiako Loiola eta Egia auzoetako kiroldegiak erabil ditzakete lezoarrek.

elorsoro gihartze gela

Elorsoro kiroldegia itxita, abuztuaren 7tik 20ra

Mantenu lanak medio, itxita egongo da kiroldegia bi astez. Horrez gain, gihar gelako makinak berrituko dituzte.

merkataritza

Gazteek bertan eros dezaten sustatzeko kanpaina berria

Udalak bonu kanpaina berria abiaraziko du. Ahalegin berezia egingo dute 18 eta 35 urte bitarteko gazteen kontsumo ohituretan eragiteko.

Gehiago