Lezoko gobernu taldeak baditu arlokako arduradunen proposamenak

Proposamena asteazkenean egitekoa den osoko bilkuran aurkeztuko du udal gobernuak. Dedikazioaren araberako ordainsarien berri ere eman dute.

Iruñeko erailketa matxista salatuko dute pasaitarrek

Pasaiako mugimendu feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, gaur, arratsaldean.

Iruñeko hilketa matxista gaitzestera deitu dute gaur

Larunbatean, bikotekidea erail zuen gizon batek Iruñeko Ermitagaña auzoko taberna batean. Gizona bera joan zen udaltzaingoaren komisariara eta bikotekidea hil zuela esan.

[Argazkiak] Trebeak dira sanpedrotarrak

Primeran moldatu dira, haur, gazte eta ez hain gazteak ere, karpan antolatutako publiko zabalari begirako jokoetan.

EuskoTren eta EuskoLabel ligetako lehen estropada, bertan behera

Itsasoaren egoera txarrarengatik hartu du erabakia ACT elkartearen batzorde teknikoak.

"Denon txupinazoaren" aldeko deialdia egin du jai batzordeak

Hainbat hilabeteetan ilusio handiz eta auzolanean landutako 130 ekintzekin osatu du Jai Batzordeak madalenetako programa.

Modakhrome erakusketa zabalduko du bihar Jantziaren Zentroak

Kolorearen historia modaren begietatik ezagutzeko proposamena da Jantziaren Zentroak bihar zabalduko duen erakusketa.

landetxe plaza bukatuta

Landetxe plazaren itxuraldaketa bukatu da

Plaza biziberritzeko eta erabilera handitzeko asmoz, hiru espaziodun plaza sortu dute, aurretik zuen egitura mantenduta.

Konpetizioa eta formazioa, arrosen erronkak aurten

KAE1 eta KAE2 ligetan ‘Erreka’ bana izango ditu San Juanek aurten. Traineru nagusiaren helburua, zalantzarik gabe, play offetarako sailkatzea da. Bigarreneko kirolariena, ikastea.

Uretan jarraitu nahi du Illunbek

Kinka larrian jarraitzen du Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak bere jarduna hartuko duen egoitza bila. Konponbiderako «borondatea» sumatu dute udal aldaketarekin. Presazko irtenbidea behar dute.

Atlantikaldiko Itsas Elkarrizketek badituzte protagonistak

Nazioarteko eta Euskal Herriko artistak bat egiten duten Atlantikaldiaren proposamena da Itsas Elkarrizketa. Aurten, Nidia Gongora, Bia Ferreira, Rodrigo Cuevas, Azurmendi ahizpak edota Kimu Txalapartak hartuko dute parte.

Igandean, 75. Xanisteban Txirrindulari Saria Oiartzunen

Probak eragina izango du trafikoan, eta aldaketa horien berri eman du Udaltzaingoak. Ia auzo guztiak zeharkatuko dituzte txirrindulariek.

[Argazkiak] Espazio seguruen adibide, bazkari begano-feminista

Kontzejupeko plazan egin dute Oiartzungo Feministen Asanbladak deitutako bazkaria. Ondoren, 17:30ean, Magma Mia bakarrizketaz gozatuko dute.

Alaine Aranburu / Olaia Gerendiain
Hibaika emakumeak

Itsaso berdean, lau banderen estropadak

Hibaikak, San Juanek eta San Pedrok hitzordua dute asteburu honetan Hondarribikko itsasoan.

Oiartzunen film labur bat grabatzeko boluntario bila dabiltza

Alba Lozanoren 'Utländsk' film laburra grabatuko dute egunotan herrian. Interesdunek jada bidal ditzakete datuak posta elektroniko bidez.

Aiton Bordako erabiltzaileekin entzute saioa egingo du alkateak

Mikel Arruti zentroko kideen "zalantza, kezka eta proposamenak" entzutera hurbilduko da hilaren 11n, ostirala.

[Argazkiak] Eskuzko pasakak baditu 2023ko garaileak

Txapelketa Herrikoian, Gazteen Mailan, Iradi eta Ormaetxea garaile. Helduenean, Noble eta Aranburu. Gipuzkoakoan, Urbieta II eta Urbieta III.

hondakinen tasa oiartzun 2022 urria

Xanistebanengatik, aldaketak trafikoan eta hondakinen bilketan

Manuel Lekuona etorbidea itxita egongo da trafikoarentzat. Hondakinak jasotzeko egutegia eta kokalekuak zehaztu ditu udalak.

Mozorro festarekin itxi dituzte aurten Lezoko Udalekuak

Haur talde bakoitzak emanaldi bana prestatu eta gainontzekoei eskaini die. Txirbilla Sound Systemekin bukaera borobila eman diote hilabeteari.

AP-8 eta GI-20 errepideen arteko lotuneak itxita, bihar eta etzi

Tramu horietako adarretako argiak konponduko dituzte. Hori dela eta, irteerak itxita izango dira 22:00etatik 06:00etara bitartean.

Gehiago