
Kimuekin hasi eta beteranoekin buka, Pasaia Kayak taldeko kategoria guztietako kirolariak aritu dira lehian azken asteburuan.

Sagardotegi menua eskainiko dute larunbateko herri afarian. Horren segidan, musika, edaria eta gaueko parranda.

Aurtengo Jostakeitan egitasmoaren lehen saioa egin zuten atzo Goiko Plazan. Aisiaz, euskaraz eta familian gozatu zuten bildu zirenek.

Musikaste Euskal Musikaren Asteak datorren asteartean hasiko du bidea. 51. ekitaldia izango du aurtengoa, eta ekitaldiro egiten duen moduan, honakoan ere, kalitate goreneko artistekin ondu du egitarau zabal bezain aberatsa.

Igandean izango da hirugarren eta azken etapa, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga. Jaizkibel eta Gurutze igoko dituzte txirrindulariek.

Ereintzaren emakumeen talde nagusiak Ohorezko Zilarrezko Mailara igotzeko igoera fasea jokatuko du asteburuan herrian.

Martzelina Bertsozale Elkarteak izen aldaketa ezagutarazi eta ospatzeko festa eguna egin du, belaunaldiak elkartuz.

1936ko Gerraren ondoren, oiartzuarrek arto-irina lortu ahal izateko Nafarroara jo behar zuten. Ipuin ilustratua egin dute horrekin.

Oier Zabaletak Josetxo Ezkurraren omenezkoa poltsikoratu du. Oihan Etxeberriak Garcia idiazabaldarrarekin irabazi du GRABNI.

Herritar guzti-guztien botoek garrantzi bizia izango dutela esan du koalizio subiranistaren alkategai Aizpea Otaegik: "Asko da egin duguna, herri hobea gara, baina gehiago da emateko duguna. Horregatik, inoiz baino gehiago izan behar dugu maite dugun herria eraikitzen jarraitzeko".

Larunbat goizean San Pedroko frontoiaren ondoan bat egingo dute herriko ehuntze taldeko emakumeek, 'Kaleak gureak dira' lelopean.

Hainbat sindikatuk deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Landaben industriagunean, igandean hil zen kamioilariaren heriotza salatzeko.

Duintasuna pentsionisten elkarteak Jesus Maria Soubies 'Por un sistema público de pensiones' liburuaren egilea gonbidatu du Landetxera.

19:30ean jasoko du Gezala Auditoriumak Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldearen ekimenez egin den ikus-entzunezkoa.

Eraikinaren teilatuan 25 moduluko instalazio fotovoltaikoa ezarri du udalak. Energia hori azokako autokontsumorako erabiliko da.

Egun ikasle direnei emango diete lehentasuna izena emateko garaian. Ikasle berriek hilaren 26ra arte itxaron beharko dute matrikula egiteko.

Mikel martin Conde ekintzaileari merezi duen omenaldia egiteko lanean hasi dira. Mikelaldia, irailaren 23an egingo dute martxoan zendu zen ekintzaile handiari eskainia. Proposamenak biltzen ari dira.

Hilaren 9tik 16ra 11 emanaldi egingo dituzte herriko musikari gazteek, ikasturtean zehar ikasi dutena jendartera harro zabaltzeko.

Proiektu berriak abian jarri nahi dituzten ekintzaileei, nahiz horiek martxan izanda sendotu nahi dituztenei emango diete finantziazioa.

Ikastaroa doakoa izango bada ere, aldez aurretik izena mean beharra dago parte hartzeko.