
Oiartzunekin "konprometitutako" hautagaitza aurkeztu du EAJk. Udalean ziklo berria ireki nahi dutela adierazi dute.

Azken hilabetetako hirugarren errekerimendua izango da, joan den urteko azaroan eta aurtengo martxoan beste bi errekerimendu egin zizkion Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari. Arantxa Tapiak gidatzen duen saila arduratzen da Papresa egiten ari den ekoizpen aldaketak baimentzeaz, eta bere jardueraren ondoriozko eraginak kontrolatzeaz.

Adituek, adinekoentzat batez ere baliagarri izan daitezkeen aholkuak emango dituzte. 18:30ean hasiko da tailerra, Aiton Bordan.

Zonaldea biziberritzeko beharrezkoa zen diru partida udalak ez duela prestatu salatu du koalizioak, beraz, diru laguntza galdu dela.

Gipuzkoako liga amaituta, bertan onenak izan diren dantzariak Gazte mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko dute igandean. Bi topagune izango ditu Aurresku Txapelketa Nagusiak: Errenteria-Oreretan ariko dira A eta B saileko dantzariak, eta Legazpin D sailekoak.

Lehen zita aste honetan bertan egin dute. Zazpi andra musika emanaldiarekin gozatzeko aukera izango da. Ostegunean izango da, hilak 11, 19:00etan, XV-XX mende arteko emakumeen kantu, letrak eta bertsoak biltzen dituen musika emanaldia, horien arten Joxepa antoni aranberri Xenpelarren bertsoak.

Hilaren 24an formalizatuko du akordioa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Oraindik ez dute aurreratu noiz izango den martxan.

Garrintzi Abesbatzak eta Kontari Landarbaso Abesbatzak bat egin dute, eta Juneren Hegoak elkartearen aldeko kontzertu solidarioa egingo dute ostiralean, hilak 12, 19:00etan hasita.

AHTaren kontrako borrokak 30 urte bete dituelako, ospakizun eta aldarrikapen jarduerak egin zituzten larunbatean.

60 bat lagunek hartu dute Elorrietako tontorrerainoko martxan, bi zutabetan. Hilaren 21ean, bizikleta martxa.

Ostiraletik igandera bitartean ospatuko dituzte Ergoiengo festak. Larunbat eta iganderako bazkari bana antolatu ditu Ergoiengo Jai Batzordeak.

Hilaren 14an —asteazkena— eta 21ean —asteazkena— izango da zerbitzua Masti Loidi poligonoan Udaltzaingoak duen eraikinean.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituriko 'Denon bizitzak erdigunean' bilera Bekoz Bekon izango da, datorren ostegunean.

Errenteria eta Donostiako pilotariak arituko dira aurrez aurre txapela bila.

Pontika auzoan egingo du diana igandean —hilak 11—. Herriko plazatik abiatuko dira txistulariak 09:00etan, eta handik Pontika aldera egingo dute.

Igerilekuak ekainaren 10etik irailaren 10era egongo dira irekita. Elorsoroko bazkide ez direnentzako abonamendua lor liteke.

Kikilisalda Antzerki Taldearen 'Y asi seguimos/ Eta horrela jarraitzen dugu' lanak antzezlan sozial onenaren ohorezko aipamen saria jaso du.

Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa eta mantenu lanak amaituta, zabalik da pasabidea.

50. urteurrena aurten ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak madalenen barruan. Oraingoan egun aldaketarekin dator hitzordua, eta uztailaren 23an izan beharrean 22an egingo dute.

Hamazazpi bikotek parte hartuko dute pasaka txapelketako maila herrikoian, hamar nagusietan eta besteak, gazteetan. Gipuzkoako Txapelketan, bost bikote.