
Ander Iñarra Olaziregi lezoarra gizonetan eta Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarra emakumetan, izan dira Landarbaso Trail lasterketaren irabazleak. Atzo egin zuten Listorreta abiapuntu eta helmuga dituen lasterketaren hirugarren ekitaldia. Lezoarrak 1:22:14ko denboran egin zuen 18 kilometroko ibilbidea, oiartzuarrak, berriz, 1:44:01eko denboran osatu zuen bidea.

Ostiral goizetik da martxan irisgarritasun azpiegitura. Kaleko hirugarren igogailua da, Bekoerrota-Altzate eta Ijurkokoaren ondoren.

Ku-ku Egunaren barruko saiek arratsaldean jarraituko dute, ipuin kontaketekin eta tailerrarekin.

'12 orduz erriolan' kultur egitasmo erraldoia egiten ari dira Errenteria-Oreretan, Kilometroak 23ri hauspoa emateko.

Oiartzuarren "ongizatea zaintzeko" proposamenak jaso ditu koalizioak. Zaintza, kultura eta trantsizio eko-soziala, programaren ardatz.

Ateak Zabalduz programaren IX edizioa egingo dute jubilatuen elkarteek hilaren 8tik 12ra udalak antolatuta; urtean sortutako lanak herritarrei erakutsi dizkiete

Gipuzkoako Hirugarren Mailako finalerdietako partida jokatuko du Kurkubi Lezoskt klubaren gizonen taldeak etzi Bekoerrotan. Irabazten badute bi helburu beteko dituzte: ligako finalera iristea, eta mailaz igotzea.

Oiartzungo bertso eskola Martzelina Bertsozale Elkartea izatera pasatu da. Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolaria izan zena aitortuz. Hari buruzko liburua argitaratu dute, eta etzirako, festa.

Jon Maia bertsolariak sortu ditu abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gaurtik entzungai da 'Erriola' kanta

Lartzabalen kokatutako Lorategi Geologikoa tona bat inguruko hamabi arrokek osatzen dute. Garai ezberdinetakoak dira guztiak eta kronologikoki kokatu dituzte. Zaharrenak, arbelak, karbonifero aldikoak dira —360 milioi urte—.

Herriko erretiratuen elkarteek eta Errenteriako Udalak Igandeak Dantzan iniziatiba abiatu zuten urtarrilean. Ordutik hainbat saio egin dituzte Galtzarabordako kiroldegian, eta gogotsu erantzun dute herriko adinekoek.

Informatika eguneraketa batek eragingo du biharko—hilak 6— eten hori arratsaldez, 15:00ak eta 19:00ak artean.

Hogeita zortzigarrena izan da aurtengoa, eta aurreko hogeita zazpietan bezain bero egin diote harrera antxotarrek Alkartasunak antolatutakoari.

Pasaiako indar nagusiak ziurtatu du dagoeneko lanean ari direla ordezkariak, lehen seihilekorako promestutako konpromisoak betetzeko.

Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera egingo du gaur arratsaldean. Xanistebanetako plangintza landuko dute, besteak beste.

Hilaren 22an ehun urte beteko ditu Touring Kirol Elkarteak. Horren barruan, hilaren 24an egun handia antolatu dute merezi bezala ospatzeko mendeurrena, eta tartean, bazkaria egingo dute.

Mendekosteen balantzea egiteaz gainera, santakrutzak antolatzen hasiko dira.

16:30etik aurrera, Raffaela Acella eta Barbara Dollen biolin ikasleek hainbat musika obra taularatuko dituzte Tomas Garbizun.

Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

SCORE proiektuaren baitan, ekainaren 6, 7, eta uztailaren 12an itsas bazterreko lurraldeen erresilientzia lantzeko aukera izango dute herritarrek.