ku-ku eguna

Ku-ku Eguna: haur literatur bidaiak, feminismotik

Bestelako jendarte eredu bat islatzen duen haurrentzako literaturak Kontzejupea bere egingo du bihar, bigarren Ku-ku Egunean. Egun osorako jarduerak prestatu dituzte.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Gazte migratuei, lan aukerak

Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.

Jokoa ez delako errenta

Ekintza Bibe Gipuzkoako ludopatia eta mendekotasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak esan du gora egingo duela gastu konpultsiboak eta pornografia mendekotasunak.

[Elkarrizketa] «Lehen helburua musika egitea da, hori delako betetzen gaituena»

Iñaki Perez eta Joseba Piñeiro trintxerpetarrak eta Gorka Daguerressar eta Saioa Sese donostiarrak dira Irtêra. Jada bi kontzertu eman dituzte herrian, lehena Trintxerpen eta Donibanen bigarrena. Pop-rock kutsuko diskoa kaleratzear dira.

Ion Balda eta Unai Esnal Landarbaso Trailen antolatzaileak

«Jartzen diogun ilusioak egiten du berezi Landarbaso Trail lasterketa»

Igandean egingo dute Landarbaso Trail mendi lasterketaren hirugarren ekitaldia, Listorretatik 10:00etan abiatuta. 250 lasterkarik hartuko dute parte, horietatik %20 emakumeak.

urmendi

Urmendi haur eskola doan izango da

Irakaskuntza kuota bere gain hartuko du Oiartzungo Udalak datorren ikasturtetik aurrera. Jangela bakarrik ordaindu beharko da.

Gazte Koruen Topaketa lehenengoz udalerrian, Landarbasoren eskutik

Landarbaso Abesbatzak Gazteen abesbatzen topaketa antolatu du astebururako. Halako lehenengoa da Errenteria-Oreretan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailaren laguntza izan dute topaketa aurrera ateratzeko. 

Lezoko aparkaldi mugatua, martxan

Herriko hiru zonaldetan egoiliar txartela dutenek bakarrik aparka dezakete ibilgailua 20:00etatik 08:00etara.

gure esku ikurrina erraldoia

Tourrerako ikurrin erraldoia babestera deitu du Gure Eskuk

Inoizko ikurrinik handiena sortu nahi dute, crowfunding bidez, lasterketan erakusteko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua izango du idatzita.

lllunbe Arraun Elkartea, desagertzeko arriskuan

Portuan duten lokala eraistekotan dira, eta oraindik ere ez dute beharrezkoa duten laguntzarik egoitza berria lortzeko.

Mugimendu sozialen gaineko hitzaldia Duintasunaren eskutik

Hileko lehen asteleheneko elkarretaratzea egingo du Duintasunak hilaren 5ean, 11:00etan Herriko Plazan.

Oarsoaldeko museoek ekaineko egitarauaren berri eman dute

Datozen asteburuetan, ekintza ugariren artean aukeratu beharko dute oarsoarrek: itsas nabigazioa, ibilaldiak, nahiz kontzertuak eskainiko dituzte.

Kapitalaren Europa hizpide Gaztañon gaur

Hitzaldia antolatu du Gaztañoko Auzo Elkarteak. Apurtu kapitalaren Europa goiburuarekin, Askapenako kide bat izango da hizlaria.

Odola ematera gero eta gazte gehiago hurbiltzen ari dira.

Odola ematera deitu dute

Datorren asteartean egingo dute odol ematea, Merkatuzarren, 17:00etatik 20:30era.

Ekainaren 30era arte, Herri Musika Eskolan matrikula egin daiteke

Soinuenea eta udalak 2023-2024 ikasturtean matrikulatzeko epea zabaldu dute honezkero. Hainbat soinu tresnen ikastaroak eskainiko dituzte.

Bihar ospatuko dute XXVIII. Pasai Antxoko Sagardo Jaia

Urteroko sagardozaleen hitzordua, obrek behartuta, Biteri plazara lekualdatu du Alkartasunak. 18:00etan zerbitzatuko dituzte lehen tragoak.

Allerruk gaztetxoei ateak zabaldu dizkie

Hilaren 9an eta 16an gaztetxoei begirako saioak antolatu dituzte Plazetan, lehena neskentzat eta bestea mutilentzat.

Oarsokore, rock gordinena Oarso Musikaren eskutik

Bihar izango da kontzertua Niessen Kulturgunean 20:30ean hasita. Sarrerak 10 euroan daude salgai.

Ikastola Eguna larunbatean ospatuko dute

Kilometroak urtea izanik, haur, langile eta familiek ondutako Erriola ikuskizuna izango da aurtengo hitzordu nagusienetakoa.

Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdia, zabalik

Laguntzaileek uztailaren 21etik 25era egingo dute lan. Zerrenda hori, Atlantikaldirako ere erabiliko du udalak.

Gehiago