Pasaiako motora MUGI sisteman sartzeko konpromisoa hartu du EAJk

Eider Mendoza ahaldun nagusirako hautagaiak dio zerbitzua ematen duen enpresarekin negoziazioa "ondo bukatuko dela", eta aurki, sistemaren deskontuez gozatu ahal izango dutela herritarrek.

Antxoko geltokia berritu ahal izateko azterlana enkargatu du Adifek

Trenbide sarearen kudeatzaileak lizitaziora atera du aholkularitza eta laguntza teknikorako proiektuaren idazketa.

Herriko bi txapelak, herrikoentzat

Lezoko Aurresku Txapelketan Mikel Esnaola eta Enara Artola izan ziren garaile euren kategoriatan. Orain, Euskal Herriko txapelaren bila doaz.

'12 orduz erriolan' kultura eta euskara erruz, Orereta Ikastolaren eskutik

12 orduz Erriolan Orereta Ikastolako komunitatea Kilometroak 23ren harira urte osoan zehar antolatzen ari den ekitaldietako bat da. Larunbatean egingo dute–hilak 6–. Programazio osoa urriaren 1ean ospatuko den jaiarekin amaituko da.

320 haur hartuko dituzte Pasaiako udaleku irekiek

Izena ematen dutenen artean zozketa egingo du udalak, tokiak esleitzeko. Matrikula egiteko epea zabalik izango da hilaren 16ra arte.

[Bideoa eta galeria] Eros ahalmena bermatuko duten pentsio eta soldatak nahi dituzte

Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioetara deitu du, gainera, hilabete honetan, mobilizazio eta presio sozialarekin jarraitzea ezinbestekoa jota. Lehena hilaren 13an izango da Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da alderdi Ederretik. Bigarren deialdia, hilaren 25ean egin du. Manifestazioa egingo dute orduan Gasteizko Plaza Berritik Legebiltzarrera.

Txapela Pasaia Kayakentzat, Espainiako Txapelketan

Iñaki Fernandez eta Eukene Saezen K-2a garaile izan da Ur Lasaietako Maratoi Erdiko Espainiako Txapelketan, beteranoen kategorian.

kuku eguna oiartzun

Ku-ku Eguna egingo dute hilaren 6an, bigarren aldiz

LGTBIQ+fobiaren kontrako egunaren harira, Kontzejupea liburutegi bihurtuko dute larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu dute.

[Galeria] Dantzari txikiek herriko kale eta plazak girotu dituzte

32. Dantzari Txiki Eguna egiten ari dira gaur, Ereintza Dantza Taldearen egitasmoz. 380 dantzari elkartu ditu gaurkoak.

[Galeria] Bigarrenez txotx, erruz

Goizean bezala, arratsaldean ere Linoko karpa eta ingurua sagardo zalez bete da. 40 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izan da.

Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak biltzeko puntu berde berria, kaputxinoetan

CD eta DVD diskoak, tinta kartutxoak, tamaina txikiko tresna elektroniko eta elektrikoen hondakinak, bateriak, metagailuak eta LED zein kontsumo txikiko bonbillak utzi daitezke puntu berdean.

Fiskaltzaren esku hartzea eskatu du Eguzkik

Gamongoa sektoreko Plan Orokorarren aldaketa puntualaren udal onarpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auziaren dokumentazioa eskatu badu ere, udalak ez diola eman salatu du Eguzkik, eta horregatik jo duela fiskaltzara jakinarazi.

Patagonia arropa markak Albaolan aurkeztuko du kanpaina berria

Aurkezpen ekitaldia hilaren 9an izango da, San Pedroko faktorian. Jardunaldia doakoa eta irekia da, baina sarrera aurrez erreserbatu behar da.

haurtzaro ikastola eguna

Haurtzaroko komunitateak bere eguna ospatuko du larunbatean

Ikastola Egunerako egitarau osoa antolatu dute, goiz eta arratsalderako. Ostiral arratsaldean, gainera, musika emanaldia izango da.

imanol ubeda kantagiltza

Imanol Ubedaren lana ezagutzeko aukera, Kantagiltzan

Igandean izango da Kantagiltzaren hurrengo saioa. Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans edo Don Inorrezeko kidearekin.

herri txiki iturriotz

Iturriotzi buruzko 'Herri txiki, infernu handi' ostegunean errodatuko dute

Mikel Pagadizabalek eta Miren Nogalesek aurkeztutako saioa ikastolako pilotalekuan grabatuko dute, bihar gauean.

Energiaz aritu dira ikasleak udaletxean

Agenda 30 programaren barruan, ikasleen bisita jaso zuten Aizpea Otaegi jarduneko alkateak eta Jose Manuel Ferradas jarduneko Ingurumen zinegotziak atzo

PSE-EE posta bidezko botoa tramitatzen hasi da

Uztailaren 13ra arteko epean izango du zabalik Morrongilleta kaleko egoitza Espainiako Gorteetarako bozetan posta bidez botoa eman nahi dutenentzat.

Gaur, Jostakeitanen hirugarren saioa

Goiko Plazak jasoko du gaurkoan ere familia giroan eta euskaraz aisiaz gozatzeko eskaintza. 17:00etan bilduko dira gaztetxoenak.

euskal herria mundura

Gure Eskuk Tourreko ekintzaren spota errodatuko du asteazkenean

Uztaileko lehen hiru egunetan Frantziako Tourrean erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabalduko dute. Spota grabatzera animatu dute.

Gehiago