2024/2

sutea

Furgoneta bat erre da Altzibarren

Arratsaldeko 16:30 pasatxo zirela, ibilgailu batek su hartu du Altzibarko Martintxo kalean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da zauriturik izan.

Bizitza berri eta beterako bidea Lezon hasiko da

Adinberri Fundazioak BIBE proiektua aurkeztu du gaur goizean. Zahartzaroan bizitza oso bat lortzea eta gero eta urte gehiago bizi diren pertsonez osatutako gizarte baten aurrerapena eta kohesioa lortzea dira ardatz nagusiak.

Lezon eta Jaizkibelen, gozo

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia izango da etzi. Dortsalak aspaldi bukatu ziren, eta herri oso baten harrera jasoko dute korrikalariek.

Urko Etxebeste / Gipuzkoako Hitza
literatura plazara

Literaturak plaza hartu du

‘Literatura plazara’ iniziatiba abiatu da aste honetan. Literaturarekin lotutako era askotako ekitaldiekin gozatu ahal izango da martxoaren 3ra bitartean.

Munduko onenen artean txoko bat egin du Loren Jauregik

San Pedroko arraunlariak ergometroko munduko txapelketa jokatu du gaur Pragan, emaitza ezin hobearekin. Zortzigarren sailkatu da.

ferminene ongizatea

Gizarte Zerbitzuek Fermiñenen hartu dute aterpe

Oiartzungo Udalak "plazara" eraman nahi izan du ongizatea. Datorren ostiralean ate irekien ekitaldia egingo dute, Fermiñene berria ezagutarazteko.

Loren Jauregi, San Pedroko arraunlaria

«Honetan hasi nintzenetik ergometroa da nire Kontxa»

Bizitza oso bat arraunari eskaini ondoren, ergometroan dabil buru-belarri Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kirolaria. Munduko Txapelketa jokatuko du gaur, Pragan, beteranoen kategorian.

Anuar eta Xaker Kittaneh. Palestinar errefuxiatuak.

“Ezinbestekoa da Palestinaz egunero hitz egiten jarraitzea”

Tulkaremdik (Zisjordania, Palestina) ihesi, duela hamabost egun heldu dira Oiartzunera Anuar eta Shaker Kittaneh. Palestinarekiko sustengua eskertuta, horretan jarraitzera deitu dute gizartea.

hitza

Negua argazkietara eraman dute HITZAren jarraitzaileek

OARSO BIDASOKO HITZAren I. Neguko Argazki Lehiaketaren sari banaketa gaur izango da, 18:00etan, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

Zutik jarrai dezan, zutik borrokan

Eskalerillas ondoko blokeko bizilagunak kale gorrian geratzeko arriskuan dira, Pasaiako Portuak lau hilabete eman dizkie hamarkada luzez euren bizitoki izan dutena uzteko. Etxebizitza Sindikatuak babestuta, borrokan dira familiak.

Errazetik irakurtzen hasteko

Aste honetatik aurrera ordutegi berria izango dute IE Irakurketa Errazeko taldeek, izan ere goizetako bi saioak bateratu egingo dituzte.

argitturri

Argitturrik auzoz auzo aurkeztuko du bere proiektua

Oiartzungo energia berriztagarrien komunitateak bazkideak biltzeko kanpaina darama aurrera. Bihar hasiko dira hitzaldiekin, Ugaldetxon.

'La infiltrada' filmaren grabaketagatik, trafiko mozketak

Gaztañori eragingo diote mozketa horiek ostegunean eta ostiralean; Pablo Iglesias kalean ere izango du eragina mozketak.

Auto klasikoena izan da errepidea

Igor Amado eta Kukul Deniz izan dira rallyaren irabazleak, 1988ko Ford Fiesta auto batekin. 124 ibilgailu klasikok hartu dute parte.

Kantu Astea

Pasaia Musikaleko ikasleen emanaldiak, Kantu Astearen barruan

Datozen egunetan lau emanaldi eskainiko dituzte Donostiako Easo Abesbatzako ikasleekin batera. Trintxerpeko alkateordetzan izango dira.

hitza

Neguko argazki onenen egileek sariak jaso dituzte

OARSO BIDASOKO HITZAren Neguko I. Argazki Lehiaketaren sari emate ekitaldia ostiralean izan zen, Arkaitza tabernan. Parte hartzaileen irudiekin erakusketa zabalik da.

Xoxolurrek ordezkaritza izango du Gipuzkoako Eskolarteko Mendi Lehiaketan

Oiartzunen izango da gaztetxoen mendi martxa neurtuaren Oarsoaldea-Bidasoa-Donostialdea eskualdeetako topaketa, igandean.

Euskararen plan estrategikoa, plenoko gai nagusietakoa

Oiartzungo udalbatza asteazkenean elkartuko da, hamar puntuko gai-zerrenda aztertzeko. Martxoaren 8ari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.

Gehiago