2024/3

kultura diru laguntza onartuak 2024 oiartzun

Eragileek antolatutako kultur ekitaldietara 96.000 euro bideratuko ditu udalak

Herriko eragileek 34 ekintza proposamen egin dituzte, eta horiek guztiak onartu ditu udalak. Hasierako partida handitu dute.

Pasaiako sarraskia, segada, badia

40 urte eta gero, Pasaiako sarraskian gertatutakoak "ofizialki aitortu gabe" jarraitzen duela salatu dute

Martxoaren 22an 40 urte beteko dira Espainiako Estatuko segurtasun indarrek Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztenetik. 40 urteotan epaitegietan justizia lortu nahian jardun dutela azaldu dute lau hildakoen senideek

Nerea Uranga / Urola Kostako Hitza
korrika
Korrika

46 minutu magiko utziko ditu Korrikak Pasaian

23. Korrikari behar bezalako harrera egiteko egun osoko girotze ariketak izango dituzte lau barrutietako bizilagunek bihar. Iluntzean helduko da herrira euskararen aldeko olatu erraldoia, Buenavistatik.

Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango da hitzaldia.

Teknologiaren erabilera zuzena uztartzeko tailerrak, Torrekuan

Mugikorra eta ordenagailua izango dira saio horien ardatz, eta tailerrak apirilaren 9an, maiatzaren 7an eta ekainaren 4an izango dira.

84 txirrindularik jantziko dute OTXEren maillota aurten

Inoiz baino kirolari gehiagorekin abiatu du denboraldia Oarsoaldeko txirrindularitza taldeak. Errepideetan zein mendi pistetan izango diren txirrindulariak aurkeztu zituzten atzo.

Bi hamarkada geroago, berriro eskolartekoan ari da Xenpelar

Hemezortzi urteren ostean, berriro ari da Xenpelar Bertso Eskola Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Indartsu dator harrobia, 10-14 urte arteko ia ehun ikasle ari baitira Xenpelarren trebatzen.

[Erreportajea] Gazteen eskutik heldu da loraldia

Dagokien lekua aitortzeko galdegingo dute Ernaik Lezon antolatutako gazte topagunean parte hartuko duten gazte independentistek. Hausnarketarako eta jairako espazioak uztartuko dituzte hiru egunez.

plenoa oiartzun martxoa 2024 kronika

Sexu jazarpenaren aurkako protokoloa onartu dute plenoan

Martxoko plenoa egin dute. Iaztik geratu zen gerakinaren berri eman dute, eta inbertsioetara bideratuko dela jakinarazi dute.

Korrika

Korrika Txikia erraldoi egin dute

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek euskararen alde hartu dituzte kaleak Korrika Txikian.

Motxian Eby bideo erronka lehiaketak baditu irabazleak

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Batzordeak antolatzen du egitasmoa. Lehenengo erronka Oiartzungo Ranitak taldearentzat izan zen, eta bigarrenean Errenteria-Oreretako Erramundarrak taldea nagusitu da.

aintzane galardi goiatz labandibar

Udaberriak oiartzuarren bi literatura lan ekarriko ditu

Aintzane Galardik 'Leiho bat bihotzean' poesia liburua kaleratuko du, Balea Zuriarekin. Goiatz Labandibarrek, berriz, 'Zoo', narrazioz osatutakoa, Elkarrekin.

Basajaun, Mari, Tartalo, galtzagorri eta lamien topagune

Gaztaño euskal mitologiaz jantziko da auzoko jaietan. Kamiseta ilustratzeko marrazki bila ari dira.

Apirilaren 21eko hauteskundeetarako mahaien zozketa egin dute

Zozketa egiteko ezohiko udalbatzarra egin dute zinegotziek goizean. Mahaian izatea egokitu zaienei telefonoz hots egingo diete.

argazki zaharrak oiartzun

Oiartzungo argazki zaharrak biltzen ari dira, erakusketa osatzeko

Zaintzadi egitasmoaren zein Topalekuaren ekimenez, belaunaldien arteko erakusketa bat egingo dute apirilaren 22tik 29ra. Herritarrei argazkiak eskatu dizkiete.

Muxikoen dantzaldia, larunbatean Donibanen

Dantzaldiaren ondorioz, bi orduz itxiko dute zirkulaziorako Santiago plaza.

Udaberriak ipuin usaina izango du Lezoko liburutegian

Apirilean eta maiatzean sei ipuin kontaketa saio egingo dituzte Andreone Udal Liburutegian. Lehena apirilaren 10ean izango da.

Korrika

Korrikaren harira bideoa zabaldu du Koldo Kide Guraso Elkarteak

Bideo ederra ondu du Korrikaren harira Koldo Kide Guraso Elkarteak, "euskara oinarrian komunitate eleanitzak josten" egiten duen lana lehen lerroan jarrita.

Xabier Gorrotxategi Zipitria, Orereta Ikastola Kooperatiba Elkarteko lehendakari

Otsailaren 28an egin zuen urteko batzar nagusia kooperatiba elkarteak 100 bazkideren parte hartzearekin.

Aste Santuko jaiegunetan, Pasaiako liburutegiak itxita

Pazko Astean, ordea, goizeko ordutegiarekin irekita izanen dira lau barrutietako kultur azpiegiturak.

Gehiago