2024/4

[Erreportajea] Bihotz ausartak, indartsuak

2012tik bihotz berezi batekin, hau da, sortzetiko kardiopatia batekin jaiotzen diren haurrak eta haien gurasoak laguntzen dabil Bihotzez elkartea. Bizitza osorako zama hori leuntzen laguntzen diete.

Allende Arnaiz Birsortu

Garaje ate bat, kebaben bat, lahar asko eta 21 aulki

‘Birsortu’ erakusketa inauguratuko du Allende Arnaizek, etzi, 21 Aulkiren barruan. Basoa eta langile auzoak parez pare jarri ditu, serigrafia eta argazki dokumentudun instalazio baten bidez.

Pontikako aparkalekuetarako behin behineko zerrenda, argitaratuta

Onartutako eskaeren behin behineko zerrenda argitaratu dute, eta onartu ez direnen kasuan, zuzenketak aurkezteko 10 eguneko epea izango da.

Urdaburu Mendi Elkartea, Zuberoako Arthanolatze mendira

Euskal Mendi Federazioak Euskal Herri osoko 100 mendi igotzea proposatu du 100. urteurrena ospatzeko. Irteera hilaren 27an izango da.

Tiroketak eta aldaketak Donibanen, zinemagatik

'Ya no quedan junglas adonde regresar' filmaren hainbat zati Donibanen grabatuko dituzte hilaren 15etik 22ra.

Artelanak ere Palestinako genozidioaz mintzo dira

Orereta Palestinarekin herri dinamikaren ekimenez, aire libreko elkartasun museoa izango da Foru plaza asteburuan. 23 artelan ikusteko aukera izango da bertan.

Miguel Angel Barcenilla. Historialaria.

"Bortxazko langileen bizi baldintzak oso-oso eskasak ziren"

‘Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon 1939-1942’ liburua egin du Barcenillak, Etxetxoren ekimenez. Atzo aurkeztu zuten argitalpena bete egin zen Gezala Auditoriumean.

musugitarra

Tronpa eta musugitarra, Herri Musika Jardunaldien protagonista

Sinposioak, bazkariak, tailerrak eta kontzertuak osatuko dute larunbateko egitaraua. Europa eta Asian duen hedapena aztertuko dute.

"Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko dugun eskubidearen aurkako oldarraldirik ez dugu onartuko"

Elkarretaratzea egin dute gaur Pasaiako Udaleko langileek, euskararen kontrako azken bi sententziak salatzeko. Udalari "errekurtsoa jartzeko eta egonkortze prozesuarekin aurrera egiteko" eskatu diote.

"Zaindu gintuztenek, zaintza hobeagoa merezi dute"

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza erresidentzietako langileek arreta desegokia dela salatu dute eta hori erakusten duten adibide argiak eman.

antton kazabon

Antton Kazabonek liburuak sinatuko ditu Urratsen, hilaren 23an

Urrats paper-dendak Liburuen Nazioarteko Egunaren harira antolatu du ekitaldia. Idazle oiartzuarra bertan izango da.

Etxez etxeko langileen lan poltsa osatu nahi du Lezoko Udalak

Lan poltsarako izen ematea hilaren 17ra egin daiteke, Lanbideren bitartez. Hautagaiek bete beharreko baldintzen zerrenda egin du udalak.

shadow game

Nerabe migratuen bidaia Europan zehar, Landetxeko pantailan

'Shadow Game' filma emango dute ostegun arratsaldean. No Name Kitchen elkarteko Naroa Zabaleta oiartzuarrarekin solasaldia egingo dute ere.

Furgobaratzaren aholkuak, tomate landare osasuntsuak hazteko

Hilaren 18an izango da tailerra, 18:00etatik 19:30era. Bertaratzen direnei tomate landareak oparituko dizkiete.

errepublikazaleen kalejira

Errepublika aldarrikatuko dute igandean

Pikoketa Errepublikazaleen elkarteak antolatu du ekitaldia; 13:00etan elkartuko dira Alabergako biribilgunean.

osasun mentala

Nerabeen buru osasunari buruzko saioa, hilaren 30ean

TREBA egitasmoko saioa egingo dute, Estibaliz Ansotegi psikologoarekin. Gurasoei zuzenduta egongo da hitzaldia.

Itsas hondakinak arrantzatuko dituzte Mater ontzian

Larunbat goizean irtengo dira herritarrak San Pedroko portutik. Doakoa izango da irteera, baina izena eman beharko da aurretik.

PSE-EEren ekitaldia bihar

Merkatuzarren egingo dute ekitaldi politikoa, 18:30ean.

OLAGARRUA

Geuretik Sortuak-eko uzta den 'Olagarrua' antzezlana, igandean

Antzerki Aroak / Ttipia taldeak sortutako antzezlana ikusi ahal izango da Landetxen. Udalbiltzaren laguntzaren babesean findu dute obra hori.

Gehiago