2024/4

Hauteskundeak
hauteskundeak 2024 errenteria-orereta

EH Bilduk inoizko emaitzarik onenak lortuta irabazi du Errenteria-Oreretan

Koalizio subiranistak 2019ko udal hauteskundeetan lortu zuen marka onena, eta hori gainditu du gaurkoan. Atzetik, EAJ eta PSE-EE, paretsu.

Etxegabetzea gelditu arte, tinko borrokan

Kaleratu nahi dituzten Eskalerillaseko bizilagunek herritarren babesa jaso dute gaur. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak deituta, Elkartasun Eguna egiten ari dira.

Urteko sagardo uzta dastatzeko irrikaz

XXXVI. Oreretako Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur, omenaldi eta guzti. Datorren larunbatekoa festarako eta aldarrikapenerako eguna izango dela aurreratu dute.

Pasaiako haurrak ere, itsas hondakinen kontrako borrokan

Pasaiako eta Gipuzkoako beste 7 udalerritako haurrek egindako kartelen erakusketa ibiltaria antolatu du Mater-ek. Maiatzaren 9an porturatuko da Pasaian.

Zaintza, lehentasun

Dozenaka eta dozenaka herritar atera dira kalera zaharren egoitzetako langileentzat lan baldintza eta erabiltzaileentzat zaintza duina galdegiteko.

hauteskundeak 2020 oiartzun

Oarsoaldeko 57.516 herritarrek dute igandean botoa emateko eskubidea

Igandean 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dituzte bozkatzeko eremuak. Hortik aurrera emaitzen berri ematen hasiko da HITZA.

8.000 oiartzuar daude botoa ematera deituak igandean

8.249 oiartzuarrek izango dute igandean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Udalak hautes-mahaien berri eman du.

Arragua berria ezagutzeko parte hartze saio berriak antolatu dituzte

Arragua berria ezagutzeko lehen parte hartze saioan ehun pertsonatik gora izan dira. Datorren astean bi saio gehiago egingo dituzte.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-04-19)

Lau barrutietako kirol taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden informazio guztia, hemen.

oiartzun areto futbola

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2024-04-19)

Emakumeen lehen taldeak Mutilveraren bisita jasoko du, eta areto futbolekoek, Teep Tolosaldearena. Gizonak, Hernanira.

bizardiaren mendi buelta 2024

Bizardiaren mendi-ibilaldiaren tradizioa hilaren 28an berrituko dute

Elkarteak antolatzen duen mendi-ibilaldiaren XLIII. ekitaldia izango da. Aurtengo berritasuna izango da Gurutzetik aterako direla.

'Txalaparta', Kukai Dantzaren azkena, etxean

Txalaparta, Kukai Dantzaren lan berria etxean ikusteko aukera izango da maiatzean, Musikasteren barruan.

Lan eta zaintza duinerako eskubidearen alde egitera deitu dute

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen egoitzaren egoera "larriaren" harira bihar egingo duten elkarretaratzearekin bat egitera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak.

Lezoko udalekuek hezitzaileak behar dituzte

Lan eskaintzarekin bat egin nahi dutenek hilaren 25era arteko epea dute beharrezko datu eta agiriak emateko.

Pintxoak, barreak, eta giro ona

Piztu Lezok bakarrizketa jaialdia antolatu du ostiraletako (hilak 19). 'Lauzpa5 Stand Up' ikuskizuna jasoko du Txerrimuñok.

Kirol jarduera berriak probatzeko aukera udal kirol instalazioetan

Denboraldi berriarekin batera, orain arte egin gabeko hainbat jarduera jarriko dituzte martxan, eta horiek ezagutu eta probatzeko aukera izango da.

Apirileko Feria, Zumardian

Aljarafe Andaluziako Kultur Elkarteak antolatuta hilaren 19tik 21era ospatuko dute herrian Apirileko Feria.

Gehiago