2024/5

Euskadiko trainerilla txapelketako urrea, San Juango Neska Gazteentzat

Atzo jokatu zuten finala, goizean, Ondarroan. Fin aritu dira Pasaiako ontziak oro har. Hibaikako Neska Kadeteek ez dute emaitza onik lortu Euskadikoan.

Erresidentziez hausnartzeko batzar irekia

Ostegunean deitu dute batzar irekira egingo dituzten hurrengo urratsak adosteko eta egungo informazioa emateko.

Itziarren borroka gogorra aurreikus daiteke

Larruzko Paleta eta Pala Motzean, bietan, garaipena Errenteriak. Ostiralean jokatu zituzten Debako Aldats pilotalekuan final laurdenetako itzulerakoak.

Bikaintasuna Don Boscori

Don Bosco LHII bikaitnasun sareko kide izango da beste 49 ikastegirekin batera. Kimika arloari aitortu diote bikaintasun hori.

oiartzun idiazabal finalerdia

Oiartzun larunbatean lehiatuko da areto futboleko txapelagatik

Areto futboleko taldeek kanporaketak jokatu dituzte Elorsoron. Lehen taldeak aurrera egin du, eta Miren Tabernak gol bakarragatik galdu du.

Aterpean bada ere, arratsaldean festaz blaitu dira lezoarrak

Arratsaldean jarraipena eman diote mendekosteei. Urtero bezala Arkirun Klubeko pilota eskolako finalak jokatu dituzte.

Mendekosteen bigarren egunean kolorea, musika eta dantza izan dira protagonistak

Eguerdian buruhaundiak, erraldoiak, Lezoko Musika Bandako musikariek eta Dantzazaleek girotu dute herria.

LGTBI+fobiaren aurrean aniztasuna aldarrikatu dute

Irakurketa 'transmaribibollo'-a egin dute plazan, LGTBI+fobiaren kontrako egunean. Pribilegioei buruzko inkesta pasatu dute herritarren artean.

Igandean itxiko dira udako eskubaloi campuseko izen emateak

Oarsoaldeko eskubaloi taldeek udako campusa antolatu dute ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Igandea da izena emateko azken eguna.

Kultur aniztasunean barrena, 'Limbo' filmaren eskutik

Errenterian 11 Kolore kultur aniztasunaren jardunaldien barruan antolatu du Ozzinemak filmaren emanaldia.

remember my name

'Remember my name' filma bihar, Landetxen

Elena Molinaren dokumentalak Melillara iritsi den gaztetxoen bizitza kontatzen du, NANA izeneko dantza-taldean parte hartzen dutenean.

Euskaltegietan, Afrikako erritmoekin dantzan

Mintzagun egitasmoaren barruan, Afrika mendebaldeko dantzen tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko AEK euskaltegietan.

Hibaikak ohiko batzar nagusia egingo du gaur

Gurekin Iztieta-Ondartxoko auzo elkartearen egoitzan izango da batzarra, 19:00etan.

munduko dantzak oiartzun 2022

Munduko Dantzak ekitaldirako partaide bila ari dira

Ekainaren 29eko goizean Altzibarreko festetan emanaldia egingo dute, Abarkak antolatuta, hainbat kultura toki berean batuz.

oihaletxea oiartzun

'Oihaletxea' dokumentala eta solasaldia, ostiralean

Biyurrieneak Lander Garroren ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du, hilaren 24rako. Zuzendariarekin arituko dira gero.

Meipiko jaiek eragina izango dute trafikoan

Ostiraletik igandera bitarte mozketak izango dira Donibaneko sarreran eta irteeran.

Bihar, Jostakeitanen bigarrena

17:00etan eta 18:00etan bilduko dira haurren adinaren arabera antolatu dituzten bi taldeak. Ekainean izango dira datozen bi saioak.

haurtzaro ikastola eguna

Haurtzaroko dantzarien saioa eta Ikastola Eguna, ekaina hasteko

Ekainaren 1ean emanaldia eskainiko du Haurtzaro Dantza Taldeak, eta biharamunean ikastolaren egun handia izango da.

Gehiago