2024/6

Errugbizale gazteena izango da Mikel Odriozola estadioa

Igandean, Oreretako Errugbi Eskolen Topaketa egingo dute Beraungo zelaian. 150 jokalari gazte espero dituzte, sei taldetakoak.

aste antifaxista hitzaldia

Faxismoaren mutazio berriaren kontra txertatzeko

Aste Antifaxista estreinako aldiz egiten ari dira, hainbat eragilek antolatuta. Bi hitzaldi eman dituzte, faxismoaren egungo aldaerari buruz hitz egiteko. Gaur eta etzirako emakume antifaxistei omenaldiak antolatu dituzte.

Dantza asko, izerdia, sagardo ona eta musika bihar

Euskal Jaia izango da bihar herrian. Bertako ekitaldi nabarmenenak bi izango dira: Lezoko Dantzazaleen goiz eta arratsaldeko saioak, eta Tiñelu elkartearen Sagardo Festa.

[Erreportajea] Koltxoi azpian gordetako sekretuak, oholtzara

Aleka antzerki taldeak bere lehen lan handia taularatuko du bihar. Estreinaldirako bi emanaldi antolatu dituzte. Umore eta drama ukituekin ondutako lan aldarrikatzailea da.

PDFren lehenean, zirrara Biterin

Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) lehen egunean hiru bakarlarik Biteri plazako lau ertzeko gunea emozioz bete dute.

[Erreportajea] Zerura begira da PDF

Atzo hasi, eta igandean bukatuko da seigarren Pasaiako Dantza Festibala. Urtetik urtera, bertigorik gabe handitzen ari da dantzaren nahiz dantzaren maitale berri eta zaharren jaialdia. Erreferentzia da herrian, eta kanpoan.

Urko Etxebeste / MIkel Del Val

"Eskura ditugun tresna guztiak baliatuko ditugu etxebizitza eskuragarriagoa izan dadin"

Gaurkoa "aurrerapauso garrantzitsua" dela eremu tentsionatu izendatuak izateko esan du Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, baita esku hartzeko tresna gehiago izateko ere.

Oarsoaldea Urdina lehiaketa, bigarrenez, "proiektu berritzaile" bila

Itsas eta portuko deskarbonizazioa, eraginkortasun energetikoa eta ontzien elektrifikazioa bezalako esparruetan ideia eta proiektu berritzaileak bilakatzeko asmoa du lehiaketak. Bihartik aurkeztu daitezke proposamenak.

Tentsio handiko eremu izendapena, gertuago

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak Errenteria-Orereta tentsio handiko eremu izendatzeko prozedura abiatu du.

Boleibolarentzat egokitutako aterpea

Errenteriako Udalak hobekuntzak egin ditu kirol instalazioetan boleibola sustatzeko. Pozik azaldu da Ttantta Oarso Boleibol taldea hobekuntza horiekin.

Gehiago