2024/10

Katerin Artola eta Iker Belintxon, txapeldun

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 48. ekitaldia bere egin dute oiartzuarrak eta lezoarrak. Maren Galvez eta Gorka Granado, bigarren.

Oiartzungo Burujabetza Egunarekin itxi dituzte jardunaldiak

Herri ituna izan du hizpide Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak. Egunarekin bukatzeko herri bazkaria egin dute eta ondoren Yacovlev 42 eta Zurrounk herriko musika taldeen eta Zea Mays taldearen kontzertuak egingo dira Landetxen.

Zabala Enea II gaztetxea

Gaztetxearen egun handia, hilaren 26an

Hilaren 26an ospatuko dute Zabala-Enea II Gaztetxearen urteurrenaren egun handia. Hogeita laugarrena du dagoeneko, eta egun osoko egitaraua antolatu dute gazte asanbladako kideek hilabeteko azken larunbaterako.

Zirkuitua txiki utziko du Iñigo Iglesiasek

Super Sport Munduko Txapelketaren azken proba jokatuko da asteburuan Jerezko (Andaluzia, Espainia) Angel Nieto Zirkuituan.

Olibetera lekualdatuko dute Emakumeen Etxea, obrak direla-eta

KZGunea eta Oarsoaldea zeuden eraikinera aldatuko dute Emakumeen Etxea lanak bukatu arte.

Herriko jaietan izan diren eraso matxistak salatzera deitu du udalak

Gaur arratsalderako elkarretaratzea antolatu du udalak. San Pedroko pilotalekuan bilduko dira pasaitarrak.

Bokaleren bigarren topaketak euskaltzaleak biltzea du helburu

Hilaren 24an (osteguna) izango da topaketa Trintxerpeko alkateordetzan, 18:30etik 20:00etara. Izena aurrez eman behar da.

Jardunaldien bigarren egunean, gizarte berrikuntza eta parte hartzea hizpide

Burujabetzak jardunaldien bigarren eguna egin dute gaur, eta Julen Mendoza eta Xabier Lertxundik hartu dute hitza.

Bi plaza berri, Beraun kalean

Proiektu horretako mugarri garrantzitsuenetako bat zen 5 eta 15 zenbakien artean bi plaza berri sortzea, eta gaur zabaldu dituzte ofizialki, Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta bizilagunek.

20 establezimendu Lezo Bonuan

3,50 euroko bonuak erosi, eta 5 euro baino gehiagoko erosketak egiterakoan 5 euroko balioa duten bonuak dira kanpainaren oinarria.

Maitasunari buruzko 'Tximeleta' ipuin kontaketa, lau barrutietan

Datorren astean ipuin kontaketa saio berriak izango dira lau barrutietako liburutegietan, Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik.

Oiartzun ibaiaren iturburuetatik ibilbide gidatua

Fanderiako Errotak ekintza antolatu du hilabete honetarako. Izena eman behar da parte hartzeko.

'La Frontera' telesailaren filmaketarengatik, trafiko aldaketak Beraunen

Trafiko aldaketa horiek bihar—urriak 16— eta ostegunean egingo dituzte Beraungo hainbat kaletan. Aparkaleku alternatiboa egokituko dute Pablo Sorozabal plazan.

Golden Apple Quartet taldearen kontzertua, bertan behera

"Arrazoi pertsonalengatik" ezingo dute hilaren 26ko kontzertua eskaini. Erositako sarrerak Bibe plataformak itzuliko ditu.

EAJk ordenantza fiskalen proposamenak aurkeztu ditu

Alderdi jeltzaleak hainbat eremutan egin ditu proposamenak, eta, batik bat, hobariak "hobetzera" eta "areagotzera" zuzenduta daude, "zerga karga ez dadin hain handia izan herritarrentzat".

Energia berriztagarrietan oinarritutako sistema energetikoa eraikitzea da bidea EH Bilduren iritziz.

Energia eta dirua aurrezteko tailerra atzeratu egin dute

Bihar egitekoa zen tailerra abendura atzeratu behar izan dute. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo duten.

Elkartasuna adierazteko mobilizazioa egingo dute astelehenean

Gernika Palestina Herri Ekimenak antolatuta, mobilizazioak egingo dituzte herri guztietan astelehenean (hilak 21).

Gehiago