2024/11

Manifestaziora deitu dute Zirikak eta Ikamak

Azaroaren 25ean kalera ateratzeko hamaika arrazoi dituztela esan dute bi eragileek; manifestazioa 12:00etan irtengo da Herriko Plazatik.

Greba hasi dute Sanmarkoseneko langileek

Kaleratzeak ekidin eta langile guztiek %100 jardunaldi kontratuak izatea da langileen eskaera.

Energia aholkularitza zerbitzu berria du Pasaiak

Bulego berri bat ireki dute Trintxerpeko merkatuaren eraikinean. Asteartero izango da zabalik.

Berdintasun Kontseilua osatzeko bidean dira Lezon

Urrian egin zuten lehen bilera udalak eta herriko eragileek. Urtarrileko batzarrean hasiko dira mahaiaren egitekoaz eta izaeraz hausnartzen.

indarkeria matxista

Euskarazko film labur onena hautatuko dute euskaltegietako ikasleek

Pasaiako Ikuska festibaleko Mintzagun Saria erabakiko dute ikasleek. Horretarako, hainbat saio ondu dituzte, gaurtik asteazkenera bitartean.

Ehiza postuen egoera argitzeko eskatu du Eguzkik [Irudia: Eguzki].

Ehizaren segurtasun neurriek segurtasuna bermatzen ez dutela salatu du Eguzkik

2011ko Ehizaren Legeak segurtasun neurriak jasotzen baditu ere, talde ekologistak esan du herritarren babesa ez dela bermatzen.

Eresbili eta Jon Baguesi aitortza, EMKEren Santa Zezilia kontzertuan

Eresbilek mende erdia bete du Euskal Herriko konpositoreen dokumentazio musikala bildu, katalogatu eta zabaltzen; Baguesek musikarekin lotuta bizi osoko ibilbidea du soinean. Ostiralean —hilak 20— izango da kontzertua, Fatima Andra Mariaren elizan.

Mari Domingik Añabitarte Baserrian hartuko du ostatu

Mari Domingiren Errepublika Magikoaren hirugarren ekitaldia antolatu du Orereta Ikastolak abenduaren 6tik 22ra.

Motxiladun haurren bizipenak lehen lerroan, 'Gurpilak' liburuaren aurkezpenarekin

Sare Herritarrak antolatuta, 'Gurpilak' liburua aurkeztuko du Eztizen Artola Iturrate egileak Lekuona Fabrikan, hilaren 26an.

Afrikaren gaineko bideo proiekzioa, Urdabururen egoitzan

Mikel Garaikoetxea Urdaburu Mendizale elkarteko kideak bideo emanaldia egingo du asteartean —hilaren 19an— 19:30ean hasita.

Meipiko III. Babarrun Jana, hilaren 23an

Aurten, berritasun gisa, Meipiko I. Futbolin Txapelketa txertatu dute Babarrun Janaren egitarauan. Kanporaketa fasea hilaren 22an hasiko da.

'Buques pesqueros de Pasajes' liburua aurkeztu dute Trintxerpen

Hilaren 9an aurkeztu zuten liburua Trintxerpeko Alkateordetzan. Pasaiako arrantza-ontzien historia aztertzen du idazleak liburuan.

Bertso-afaria hilaren 30ean, Biyurrienearen eskutik

Lau bertsolari gaztek girotuko dute afaria hilaren 30ean. Azaroaren 17 arte dago izena emateko aukera.

Odola ematera deitu dute Antxon

Azaroaren 20an odol erauzketak egingo dira Antxon. Emaile berriak joatearen garrantzia azpimarratu dute.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Elorsoron izango da

Hiru finalaurrekoetan lehena izango da Oiartzungoa. Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi izango dira bertsolariak.

'Ehun urteko gerra Palestinaren aurka' liburuaren aurkezpena, etzi

Rashid Khalidik idatzi eta Iñaki Alegria Loinazek itzuli dute liburua. Etzi izango da aurkezpena pleno aretoan. Alegria bertan izango da.

PSE-EEk omenaldia egin du memoriaren egunean

Azaroaren 10a Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Eguna da, eta Errenteria-Oreretako talde sozialistak omenaldia egin zuen igandean Fanderiako Bakearen Parkean dagoen monolitoan.

Ur mozketa egongo da bihar Trintxerpen

Ur-sarean konponketak egiteko ur mozketa egongo da bihar goizean. Bost orduko mozketa aurreikusten du Udalak.

Gehiago