2024/11

Beñat Gaztelumendi, Oiartzundik finalera

Gipuzkoako Bertso Txapelketaren lehen finalerdian añorgarra izan zen irabazle, Ane Labakaren aurretik. Bete egin zen Elorsoro.

juan mari beltran

Juan Mari Beltran Argiñenak jasoko du Manuel Lekuona saria

Eusko Ikaskuntzak musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik emango dio Manuel Lekuona saria.

indarkeria matxista

Emakume bat hiltzen saiatu da gizon bat Trintxerpen

Atzo eguerdian izan zen eraso matxista. Gizonak atxikia zuen emakumea euren etxebizitzan.

Herriaren goxotasunean ospatzen ari dira Piztu Lezoren hamar urteak

Eguna hasi berri duten arren pozik agertu dira lezoarrak. Taldearen bilakaera jasotzen duen dokumentala eta abestia aurkeztu ondoren bazkari goxo batez gozatu dute. Arratsaldean musika izango da protagonista.

Emaus Gizarte Fundazioak eta Koopera Ingurumen Zerbitzuak indarrak batu dituzte

Gipuzkoan kudeatzen dituzten hondakinak modu bateratuan tratatzeko eta laneratzen ari diren langileak lan merkatura sartzen laguntzeko ABEE bat sortu dute.

Arditurriko eta Karrikako bidegorriak lotuko dituzte Altzibarren

Herriko hainbat txoko sarearekin lotu eta adarreko joan etorriak erraztu nahi ditu udalak. Aparkaleku berriak ere egingo dituzte.

Hamabi zuzenketa aurkeztu dizkio EAJk aurrekontu proiektuari

Denera 879.000 euroko igoera suposatzen dute zuzenketa horiek; hitz egin eta adostasunetarako prest azaldu dira jeltzaleak.

Egitarau oparoa haur eta nerabeen eskubideen defentsan

Hilaren 20an da Haurren eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Hilaren 18etik abenduaren 20ra arteko egitaraua osatu du Pasaiako Udalak.

Zilibito Records

"Proiektu hau izan da orain arte egin dugun profesionalena"

'Deabruen Doinuak' albuma argitaratu berri du Zilibito Records talde oiartzuarrak. Hamahiru abesti ditu orotara lanak; baita elkarlan ugari ere.

Sareetako komunikazioa librean sakontzeko jardunaldia

Goizean tailerra izango da Torrekuan, eta arratsaldean hainbat esperientzia ezagutzeko aukera Badalaben.

Energia-kontsumoa neurtzeko maletak banatuko ditu Pasaiak

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiarekin lankidetzan, azaroaren 18 arte utziko ditu 'Energia argitu kit' maletak eskuragarri. Energia-kontsumoa neurtu ostean energia aurrezteko neurriak eskatzeko aukera egongo da.

EH Bilduren III. kongresuari hasiera bihar, Oiartzunen

Maddalen Iriarte izango da herri batzarrean, eta oinarrizko ponentziaren aurkezpena egingo du. Eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izango da.

Lanak bukatuta martxan da Sorgintxulo kaleko igogailua

Makinaria aldatzeko lanak egin dituzte igogailu horretan, eta gaurtik martxan da berriro.

Lau liburu berri kaleratu ditu Antton Kazabonek

Antton Kazabonek lau lan berri egin ditu: 'Ez dakit zergatik', 'Nire musika kutxa', 'Amestoki goxoa' eta 'Lainozko krema'.

Behobia-Donostia

[Sailkapenarekin] Narciso Diaz eta Amale Mugika pasaitarrak, roller onenak

Orotara, 18 izan ziren helmugaratu ziren Oarso-Bidasoko rollerrak. Horietatik azkarrenak helmugan Narciso Diaz eta Amale Mugika izan ziren.

Behobia-Donostia

[Lezoarren sailkapenarekin] Jon Ander Iparragirre eta Ana Gonzalez, lezoar azkarrenak

Orotara, 43 izan ziren bulebarreko helmuga gurutzatu zuten Lezoko lasterkariak, eta horietatik Iparragirre eta Gonzalez izan ziren onenak.

Pasaiako Portua eta Algeposa amiantoagatik kondenatu dituzte

ASVIAME Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak Pasaiako Portuko Aginteritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.

PSE-EEk Komunitate Energetikoaren sorrera txalotu du

Autokontsumo kolektiboaren bidez familia eta tokiko komertzioek faktura energetikoaren %30a aurrezten ahalko dute. Lezoko Udaleko Talde Sozialistak herritarrak ekimen honekin bat egitera deitu ditu.

Irakurketa erraza bueltan da

Hurrengo ostiralean, gaur zortzi, egingo dute Irakurketa Errazaren lehen saioa.

HITZA Behobia-Donostian: igandean irudiak, astelehenean sailkapenak

Kirolarien eta zaleen alboan izango da HITZA Behobia-Donostian. Hainbat irudi galeria eta herriz herrikako sailkapenak egingo ditu.

Gehiago