
Jada eska daitezke Errigoraren udazkeneko kanpainaren saskiak. Oarsoaldean horiek jasotzeko hamabi gune egokitu dituzte.

Trintxerpeko auzoan egiten ari diren lanak bisitatu dituzte gaur Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Teo Alberro alkateak.

Lezok energia komunitatea izango du. Gaur egindako agerraldian irmo esan dute udalak eta Iratzerrik atzera bueltarik gabeko urratsak egiten ari direla. Astelehenean, komunitatea sortzeko lehen saioa.

Hibaika Eguna antolatu du lehenengoz arraun elkarteak; oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die, baita Oiartzun Ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, "garena herriarekin batera ospatzeko".

Gaurtik (hilak 7) hilaren 10era bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.

Inoizko emakume kopururik handiena izango da Behobiako irteeran. Lehenak abiatzen gurpildun aulkietako kirolariak izango dira.

Udal talde guztiek adierazpen bat sinatu eta kaleratu berri dute, "giza eskubideen defendatzaileak babesteko" asmoz.

IX. Azkue Memoriala egingo da hilaren 7tik 17ra Irunen, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan. Zinema emanaldi bat, eta bi organo eta harmonium kontzertu eskainiko dituzte.

Errenteria-Oreretako Babes Zibileko zazpi kide Valentziara (Herrialde Katalanak) joango dira laguntzera Montcadako Udalak egindako eskaerari erantzunez.

Hamar urte bete ditu Piztu Lezok. Horrelako urteurren biribilek berezko duten ospakizuna antolatu dute hilaren 16rako.

Mendiko larreek ekosistema bat osatzen dutela ere azaldu du udalak, eta habitat horien kudeaketa garrantzitsua dela.

Tere Irastortzak eta Joseba Sarrionandiak solasaldi poetikoa eskainiko dute Gezala Auditoriumean, 19:00etan. Larunbatean izango da bigarren saioa.

Ttirikittaukiko ikasleek antolatu dituzte saioak, eta hilaren 18an hasiko dira. Izena eman nahi duenak Aintzane Toledori esan behar dio.

Allerruren eskolako taldeek jardunaldia izango dute asteburuan. Areto futboleko bi taldeek kanpoan dituzte lehiak. Munttarpeko neskak, larunbatean Bekoerrotan.

Gaurtik (hilak 14) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.

Lanak hilaren 29ra arte bidali ahal izango dira. Pilota federazioaren egoitzan eskura eman daitezke ere. Ikus oinarriak.

Sare Herritarrak antolatuta, 'Gurpilak' liburua aurkeztuko du Eztizen Artola Iturrate egileak Lekuona Fabrikan, hilaren 26an.

Mikel Garaikoetxea Urdaburu Mendizale elkarteko kideak bideo emanaldia egingo du asteartean —hilaren 19an— 19:30ean hasita.

Aurten, berritasun gisa, Meipiko I. Futbolin Txapelketa txertatu dute Babarrun Janaren egitarauan. Kanporaketa fasea hilaren 22an hasiko da.

Hilaren 9an aurkeztu zuten liburua Trintxerpeko Alkateordetzan. Pasaiako arrantza-ontzien historia aztertzen du idazleak liburuan.