
Azken egunetan Trintxerpen sortu den gatazkara gerturatzen saiatu da HITZA. Zenbait eragileren iritziak jaso ditu, norabide kezkagarria hartu baitu gaiak.

Lezoko Hezkuntza Foroak ikasturtean landuko dituenen berri eman du. Hasteko, haur eta gazteen ongizate emozionalean jarriko dute fokua.

Betizutik eta Belarrak taldeek indarrak batu, eta egun goxoa antolatu dute biharko. Goizez Vespa motorrek jarriko dute giroa, eta arratsaldez arrautzen eta pataten arteko fusioak.

Azaroaren 4tik 10era izango da Hitzen Lihoaren zazpigarren edizioa, eta 'gorputza' ardatz hartuta, astebeteko egitaraua osatu dute.

Errenteria-Oreretako, Oiartzungo eta Lezoko adinekoen egoitzetan bertso saioak egingo dituzte Bertso Biraren barruan.

Hondakinen kudeaketa egokia izan dadin, bando bat banatzen hasi da udala herriko etxeetan.

Kaleratu berri duen bideo baten bidez, herriko LGTBI+ komunitatearen errealitatea jasotzeko abiatu duen prozesuan parte hartzera deitu du udalak.

Malakias-ekin egin dute kantua, eta abestia zein bideoklipa argitaratu dituzte. Deabruen doinuak diskoaren aurrerapen kantua da 'AKHELAŔE'.

Igandean (hilak 27) jokatuko dute Oiartzunen 61. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, eta Txost Luzean taldearen aurka lehiatuko da.

BIBE egitasmoaren barrukoak azaldu eta ikasturteko prozesuaren berri emateko topaketan 30 lezoar izan dira.

Zurruna izenez ezaguna den eremua birgaitzeko lanekin hasi dira. Aintzane Taberna alkateordearen arabera, jarduketa honek "bizilagunen aspaldiko eskakizun bati erantzungo dio".

Azaroaren 17an izango da telesailaren lehen kapituluaren aurre estreinaldia, baina azaroaren 4an jarriko dituzte sarrerak salgai.

Atzo Lezo Euskaragarri prozesuko azken eztabaida egin zen Aiton Bordan. Orain, hurrengo pausoa izango da proposamen guztiak bildu eta Lezo euskaldunagoa izateko ekintza zehatzak definitzea.

Domu Santu da ostiralean, eta udalak hainbat neurri hartuko ditu udalak, trafikoari, aparkatzeari eta garraio publikoari eragingo diotenak

HITZAren 'Igandean historiaz jantzi' bisita gidatuen egitasmoaren lehena egin zen atzo Irungo Oiasso museoan. HITZAkideak, historia gosez.

Etzi, hilaren 30ean izango da urriko udalbatzarra, eta bederatzi gai landuko dituzte hitzorduan. 18:00etan izango da saioa, pleno aretoan.

Lezo eta Errenteria batzen dituen bidean aldi baterako pasabidea jarriko dute. Azkenaldian bi oinezko hil dira bide hori gurutzatu nahian, eta pasabide bat jartzeko borrokan aritu dira auzotarrak.

Gezala Auditoriumean ikusi ahal izango da telesail ezagunaren lehen kapitulua. Sarrera guztiak agortu egin dira.

42. zenbakiaren parean dagoen mendi hegala egonkortzeko lanak bukatu dituzte. Irristatze arazoak konpontzeaz gain, oinezkoentzako azpiegitura ere hobetu dute.

Igandean (hilak 27) emango diote hasiera Oiartzungo muxikoen jarduerari, eta oraingoan Patxi Perez izango da gidaria.