
Super Sport Munduko Txapelketaren azken proba jokatuko da asteburuan Jerezko (Andaluzia, Espainia) Angel Nieto Zirkuituan.

KZGunea eta Oarsoaldea zeuden eraikinera aldatuko dute Emakumeen Etxea lanak bukatu arte.

Gaur arratsalderako elkarretaratzea antolatu du udalak. San Pedroko pilotalekuan bilduko dira pasaitarrak.

Hilaren 24an (osteguna) izango da topaketa Trintxerpeko alkateordetzan, 18:30etik 20:00etara. Izena aurrez eman behar da.

Burujabetzak jardunaldien bigarren eguna egin dute gaur, eta Julen Mendoza eta Xabier Lertxundik hartu dute hitza.

Proiektu horretako mugarri garrantzitsuenetako bat zen 5 eta 15 zenbakien artean bi plaza berri sortzea, eta gaur zabaldu dituzte ofizialki, Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta bizilagunek.

Trintxerpeko gertakarien harira zenbait herritarrek zabaldutako mezu arrazista eta xenofoboei aurre egitera deitu du talde antifaxista batek.

Hilaren 26an (larunbata) izango da jarduera Lau Haizetararen egoitzan. Izena hilaren 24a (osteguna) baino lehen eman behar da.

Antzerki talde amateurren jardunaldiak egingo dituzte Lezon hilaren 25etik 27ra. Lau emanaldi izango dira, baita gogoetarako saio bat ere. Konpainia txikien lanari balioa eman nahi diote.

Bularreko minbizia edo minbizi ginekologikoa duten emakumeen elkartea da Katxalin. Gaixoaren eta familiaren sostengu dira, eta laguntza psikologikoa eta ikastaroak eskaintzen dituzte, besteak beste.

Motoaren akats teknikoek eragin dute istripua. Iglesias "ongi" dago, operazio baten esperoan. Halaber, Munduko Txapelketa bukatu da eta podiumean egin du, hirugarren postuan, hain zuzen.

Nuño-Uria familiaren egunerokotasunaren aztarna bat ikus daiteke erakusketan. Xenpelar Etxean egongo da ikusgai azaroaren 16ra arte.

Eguerditik arratsaldera egingo dituzte partidak, 13:30ean hasita Oarso, Ostadar, Harresi eta Aiztondok.

Gipuzkoako SOS Arrazakeria-ko lehendakariak gutun bat bidali die hedabideei. Herririk zehaztu ez badu ere, Trintxerpen ematen ari diren gertakariei erreferentzia egin die.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek 'Euskarara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat' izeneko solasaldi-tailerrak egingo dituzte hilaren 22tik azaroaren 5era bitartean, Jon Maia sortzailearekin.

Gaur hasiko dira Lezoko kirol taldeen asteburuko lehiak Jaixkiren eta Gaintxuren partidekin, biak ala biak Bekoerrotan. Bihar eta etzi, futbola eta eskubaloia.

Trintxerpeko gertakarien harira, Sergio Pereira Zumalakarregi pasaitarrak gutuna bidali dio HITZAri.

Amenabarrek, hogei urtetik gora daramatza arraun munduan eta azken urtetan Orio Arraun elkartean aritu da prestatzaile.

Datorren hilaren 26an Golden Apple Quartet taldeak utzitako hutsunea beteko dute Txalo Produkzioak-eko hiru aktoreek.