
Olatzarko babespeko etxebizitzak zozkatu dituzte gaur. Testuinguru horretan adierazi du Eneritz Arruti alkateordeak herria eremu tentsionatu izendatzeko lanean ari dela udala.

Hilaren 19an egingo dute hemeretzigarren etapa, Angulo gainetik Artziniegara.

Hiru fasetan egin dituzte Beloaga berreskuratzeko lanak, eta azken fasea amaituta, inaugurazioa egin zuten larunbatean.

Elizaldeko irisgarritasuna, elkarbizitza eta ongizatea hobetzeko ekarpenak biltzea da helburua. Galdetegia hilaren 17ra arte bete daiteke.

Hiru ikasturtetan 100 familia baino gehiagok hartu dute parte programan. Udalerrira eta eskoletara iritsi berri diren familiei akonpainamendua eskaintzea du helburu programak, besteak beste.

Haur batek kartzelarekin eta preso duten amarekin duen harremanaz mintzo da liburua, Nekane Txapartegi eta haren alabaren historian oinarrituta.

Docomomo arkitektura elkartearen 2.461. plaka jarri zuten atzo, Fausto Gaiztarro arkitektoaren senidez eta herritarrez inguraturik.

Larunbatean egin zen Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Arte-eszenikoen festa izan zen, jendetsua, umorez betea.

Arrakasta handia izan du EMKE Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJak ondutako Disko Band ikuskizunak. Lekuona Fabrikaren Sorgunea lepo bete dute fusio berritzailearekin.

Idoia Torregaraik aurkeztu behar zuen gaur (asteartea) liburua, baina atzeratu egin dute. Aurrerago esango dute zein den data berria.

Lehengo asteko marea biziekin estreinatu zuten modu berria, baina oraindik ez dute izan ondorio zehatzik ateratzeko aukerarik. Panaman eta Kanadan erabiltzen duten metodo bat da.

Larunbatean izango da ikasturte berriko lehen emanaldia. 'Momiak' filmaz gozatuko dute 9 urtetik beherako pasaitarrek, doan.

Hilaren 24tik azaroaren 28ra izango da ikastaroa. Ostegunetan izango dira saioak, 18:00etan, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.

Olatz Salvador abeslariaren gidaritzapean emango du hitzaldia mallabitarrak. Sarrerak 5 euro balio du, eta salgai daude Landetxe tabernan.

Ikasturte berriari ekingo diote bihar, Jabetze Eskolaren barruan. Arratsaldean izango da bilkura.

Maiatzean kalte larriak jasan zituzten bi ibilgailuak kentzeko baimena jaso berri du udalak. Gaur goizean erretiratu dituzte.

Herritarrek, azaroaren 18ra arte izango dute ordaintzeko aukera.

Atzo hasi ziren lanekin, bizilagunek egindako "eskaera anitzei" erantzunez. 5 eguneko epean bukatzea aurreikusi dute.

Antolaketan parte hartu nahi duten elkarte eta norbanakoak bat egitera deitu dituzte antolatzaileek.

Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi du Sortuk, Txiki eta Otaegi oroitzeko ostiraleko ekitaldian.