
Errenteriarrentzat ez ezik, inguruko herritarrentzat ere erreferentziazkoa da Errenteriako Merkatua. Kalitatea, gertutasuna eta prezio lehiakorrak ditu berme.

2024a bukatzear dagoen honetan, urtearen balorazio baikorra egin du Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Ondu dituzten iniziatiba berriak aurkeztu ditu eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatu da.

Albaola Itsas Kultur Faktoriak Turismo arloko Euskadi Saria jaso du, "Helmuga Arduratsu eta Jasangarria" sailean

Astebete lehenago hasiko dira Eguberriak Pasaian. Larunbatean San Pedron eta Antxon izango da festa; igandean, berriz, Donibane eta Trintxerpen.

Bixi-Bixi elkarteko kideek astebeteko egonaldia egin dute Saharan. Urteroko zereginez gain, proiektu interesgarri bezain beharrezko bat aurkeztu diote Fronte Polisarioari.

Hilabete berezia ari da izaten abendua Alaia Martin Etxebesterentzat. Bihar, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko du, eta, berriki, Durangoko Azokan, 'Puf' eta 'Zapatekin arnas' liburuak aurkeztu ditu.

Oiartzungo Udalak herriko helduenen bizi kalitatea hobetzeko asmoz sortu zuen Zaintzadi. Bi urte bete ditu egitasmoak, eta lan eremua zabaltzeko jardunean ari dira Iturriotzen eta Ugaldetxon.

Lau barrutietako adinekoen ongizatea bermatzeko zerbitzu berriak sortzen ari dira Pasaian. Besteak beste, aurki Antxon adinekoen eguneko arreta zentro berria izango da.

Eresbil Fundazioak 50.urteurrenagatik 'Eresbil: 50 urte musika ondarearen zerbitzura' aurkeztu du gaur, hilaren 12an. Eresbileko zuzendariarekin batera Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Errenteriako Udaleko eta Andra Mari Abesbatzako ordezkariek parte hartu dute.

Hilaren 21ean izango da kontzertua, 19:00etan, Landetxen. Irlandarrak "harreman estua" izan zuen Soinuenearekin.

Lehenik, Gabon parodia egingo dute Niessen kulturgunean. Ondotik, Ereintza Elkarteko Txistu Bandaren kontzertua egongo da.

Hilaren 0tik urtarrilaren 11ra egongo dira ikasleen lanak ikusgai.

Ikasleen Bandak emanaldia egingo du etzi, hilaren 19an, Niessen kulturgunean.

'Liburu Baby Kluba' antolatu dute gaur eta ostegun arratsalderako. 0 eta 3 urte arteko umeei bideratua dago.

12:30ean aterako dira Aiton Bordatik euskal kantuen zaleak. Herriari bira eman ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalebuelta.

Piztu Lezok pintxopoteen saio berria antolatu du ostiralerako (hilaren 20rako). Antton Telleriaren bakarrizketak girotuko du gaualdia.

Gabonetako apaingarri mugikorrak egiteko tailerra antolatu dute hilaren 19rako. 7 urtetik 12 urte artekoei bideratua dago.

OarsoBidasoako Ikama ikaste antolakundeak aurkezpena egingo du ostiralean, hilaren 20an, Oreretako gaztetxean 17:00etan

Biharkoan, besteak beste, datorren urtean onartzea aurreikusten dituzten ordenantzak eta diru laguntzen oinarriak jorratuko dituzte.

Urri bukaerako denboraleak eragindako hondamendia pairatu zutenei laguntzeko kontzertu solidarioa egingo dute beste behin. Oraingo honetan Trintxerpen izango da.