
Oarsolanek Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoan egingo du bidea, eta bere helburu nagusia da laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzea.

Urriaren 17, 18 eta 19an izango dira 'Burujabetzak' jardunaldiak. Ekimenak doakoak eta irekiak dira, baina izena eman behar da kasu batzuetan.

Asteburuan jokatutako sei partidak irabazi dituzte Errenteria-Oreretako pilotariek. EPLEk frontoira deitu ditu herritarrak, pilotarekin gozatzera.

Lau egunean Erdi Aroa izan da nagusi Oiartzunen, Erdi Aroko II. Jardunaldiak ospatu baitituzte. Argazki eta bideo bidez jaso dugu giroa.

Hamar hilabete iraungo dutela lehen faseko lanek aurreikusi dute eta 2 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak. Ondoren, urbanizazio eta hornidura faseak helduko dira.

Udalerriko liburutegiek euskarazko irakurketa klubaren barruko bederatzi saio jasoko dituzte urriaren 14an hasi, eta ekainaren 13ra arte.

2024-25 ikasturtean bost gai aztertuko dituztela aurreratu dute, feminismoan erreferente diren egileen lanak irakurriz.

Azoka eta Txikien Erresuma izan dira goizean Oiartzunen; arratsaldean, berriz, gerlarien ezpata borroka erakustaldia eta biltzarra izango dira.

Musika izan da larunbat goizeko protagonista; haurrek musika tailerra izan dute, eta eguerdian Errenteriako Musika Bandak eman du kontzertua.

Atlantikaldiarekin gozatzera irten dira plazetara herritarrak, gaur ere. Arratsaldean, haurrei begirako eskulan tailerrez gain, kontzertuak izaten ari dira nagusi jaialdiaren lau agertokietan.

Hilaren 16an, Baserritarre Egunean egingo dituzte bi bertso bazkariak, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. Ondoren, plazara eramango dute bertsolaritza.

Datorren asteazkenean izango da hurrengo saioa, Antxoko anbulatorioan. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

Hilaren 27tik 29ra ospatuko diren jaiak iragartzeko 10-14 urte bitarteko haurrei begirako kartel lehiaketa antolatu dute.

Brigadan eta udaltzainetan errefortzu bezala lan egiteko deialdi azkarra egin du udalak. Lau eguneko kontratua izango da, hilaren 13tik 16rakoa.

Poesia Egunen baitan antolatu dute hitzordua, eta gauean zehar 'Loaren defentsan' poesia errezitaldia eta 'Loaldi poetikoa' egingo dituzte.

Eskolako patioa berdetu eta naturalizatzeko lanak egin ditu Pasaiako Udalak, "leku atseginagoa eta estimulatzaileagoa" izan dadin.

Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta zaintza publiko eta komunitarioaz ariko da Nerea Kortajarena.

Mattin Etxebestek irabazi zuen XXXVI. Aurresku Txapelketa. Bigarren Mikel Esnaola eta hirugarren Ihintza Erauskin geratu ziren.

Hilaren 22ra arte izanen da itxita herriko kirol azpiegitura. Horren ordez, Oiartzungo igerilekua erabiltzeko aukera izango dute abonatuek.

Emanaldia Niessen Zinemetan izango da, 19:00etan. Sarrerak, 4 euroan daude salgai.