
Elizalde erdiguneko kaleetako bizilagunek adi egon beharko dute datozen egunetan. Jaiak iraun bitartean hondakinak goizez jasoko dituzte eta trafiko aldaketak iragarri dituzte.

Sanpedrotarrek irabazi dute aurtengo desafioa. Errebantxa datorren urteko San Pedroko jaietan izango dela adostu dute.

Jaien giro nagusia "ona eta alaia" izan da udal gobernuaren arabera. Dena den, indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak.

Argentinako Necoechea herriko eta Parisko Euskal Etxeak dira aurtengo gonbidatu bereziak, Aitor Albistur bertsolariarekin eta Arkaitz Miner gitarra jolearekin batera. Herriko plazan izango da emanaldia, bihar, 22:30ean.

Donibaneko ontziak (gizonezkoak) bandera bakarra eskuratu du asteburuan. Hibaikak hiru puntuko aldearekin jarraitzen du Caborekiko. San Pedrok puntu bat gehiago atera dio Bueuri. Sanjuandarrek (emakumeak) bosgarren bukatu zuten Erandion eta Hibaikak asteburu polita burutu du.

Arrakastatsuak izan dira gaurko pintxo dastaketa zein kuadrillen topaketa. Arratsaldean, goitibeherak izango dira nagusi Donibanen.

Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.

Orain dela 50 urte sortu zuten Artaso elkartea, Karrikan. Herriari eman dioten guztiak aitortza jaso du, jai batzordeak txupina botatzeko ardura esleitu baitio.

Madalenetean izandako eraso sexistak salatu zituzten atzo. Ertzaintzak erasoen egileetako bat atxilotu zuen atzo goizean.

Hamaika liburu eta komikitako marrazkien sortzaileak tintaz marraztu eta zikintzea du gustukoen, baina edozein teknikan moldatzen da bikain errenteriarra.

Pasaiako mendizaleak Aragoiko Pirinioetara joango dira asteburu honetan. Larunbatean abiatuko da autobusa Trintxerpetik.

Anbulatorioan eman ahal izango da odola, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez txanda hartu behar da, telefono dei bidez.

Kimuen txapelketa hilaren 15ean jasoko du Lezoko Plazeta zelaiak. Hilaren 24tik 28ra, berriz, 8-14 adin tartekoentzat formazio saioak.

Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.

Zortzi ikastaro prestatu dituzte 2024/25 ikasturterako. Hilaren 30ean izango da izena emateko azkeneko eguna.

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak. PSOE, gertutik, izan da bigarren indarra, eta EAJ izan da hirugarrena.

Ez da sorpresarik izan Oiartzunen, Europako Parlamentua osatzeko hauteskundeen emaitzetan. Ohi bezala, EH Bildu nagusi izan da.

2.010 botorekin, Orain Errepublikak zerrenda izan zen atzoko garailea Pasaian. Bigarren PSOE izan zen eta hirugarren CEUS.

Orain Errepublikak hautagaitzaren barruan zegoen alderdiak botoen %51,21 jaso du. Ondoren PSOE eta EAJ izan dira bozkatuenak.

Oiartzungo odol emaileen taldeak hilaren 18rako (asteartea) odola emateko saioa antolatu du. Elorsorora lekualdatu dute elkartasun jarduera.