2025/3

'Zaldi berdea' liburua aurkeztuko du Jose Mari Sagarduik Gaztañon

Liburu aurkezpena Gaztañoko auzo elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan kokatuta dago.

#fedifesta antolatu dute, Fedibertsoa gertutik ezagutzeko

Apirilaren 3an, ostegunarekin, izango da 17:00etan hasita Torrekua eraikineko hirugarren solairuan.

Aparkalekuaren Ordenantza behin betiko onartu da

Araudia astearteko osoko bilkuran atera zen aurrera, udal gobernuaren aldeko bozkekin. Araudia GAOn publikatu eta hurrengo egunera sartuko da indarrean, fasekako aplikazioarekin.

COVID iraunkor gaixoak

«Ez gara jada lehengo berak, eta ez dugu esperantzarik ere berriro izateko»

COVID iraunkorra duten Begoña Etxeberria, Idoia Mujika eta Amaia Azarolarekin izan da HITZA, astekari honetako erreportaje nagusirako. Hona, bideoan, biharkoaren aurrerapen bat.

Feminismoaren egungo erronkak aztergai, Maria Gorosarrirekin

Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan.

STEFek plataforma berri bat inauguratu du Oiartzunen

Lanbarren industrialdean dago instalazio berria, eta 10.000 metro koadro baino gehiagoko lur saila eta hamabost karga-kai ditu.

Aste honetako hirugarren greba eguna dute hezkuntza publikoko irakasleek gaur

Elkarretaratzeak egiten ari dira langileak ikastetxeen atarietan. Akordiorik ezean, apirilaren 1 eta 2an ere greba egingo dute irakasleek.

Mendiko bizikletako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, Oiartzunen

Kimuen eta Haurren mailetako lehiak jasoko ditu Txara inguruko zirkuituak. Larunbat arratsaldean izango dira probak.

Gastronomiaren gorena batuko du Euskaldarrak elkarteak

Hilaren 31tik apirilaren 3ra eta apirilaren 7tik 10era egingo dute Euskaldarrak elkartearen Gastronomia Erakustaldiaren 38. ekitaldia.

Juan Mari Beltran Argiñenari eman diote Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak Beltran saritu du "musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik". Landetxen egin dute ekitaldia.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-03-28)

Areto futboleko taldeek irekiko dute asteburua. Gainontzeko partidak, bihar eta etzi. Nabarmentzekoa da Antxo areto futboleko Euskal Koparen lehian arituko dela bihartik aurrera.

Korrikaren 'Jalgi hadi!' dokumentalerako crowdfundig kanpaina aktibatu dute

AEKren sostengurako 24. Korrika mugitzen hasi da. Horren barruan, Jalgi hadi! dokumentala egin nahi dute. Diru ekarpen kolektiboa abiatu dute ikus-entzunezkoa finantzatzeko.

'Nahastumbury' bihurtuko da gaur Antxoko Kultur Etxea

Bokale Gazte Elkarguneak antolatuta, Barrexerkaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Antxoko aretoan 19:00etatik aurrera.

Ayendek 'Zarena zarela' singlea argitaratu du

Otsailean 'Napoles' singlea argitaratu zuen oiartzuarrak; 'Zarena zarela', hortaz, bere bigarren singlea da.

Oarsoaldeko III. Elektronika Topaketa egingo dute Pasai Donibanen

Apirilaren 12an izango da ekitaldia, Juanba Berasategi Aretoan. Egunean zehar Pagoako erakusketa izango da, eta 8 Dj ariko dira.

Odola ematera deitu dute asteartean

Merkatuzarren izango da, 17:00etatik 21:00etara, eta hitzordua hartu beharko da aurretik.

Koldo Fernandez OKE udaberriko kanpusean eman daiteke izena

Apirilean izango da kanpusa, eta bi astetan banatuko dira saioak: lehen astea 14tik 16ra izango da, eta bigarrena, berriz, 22tik 25era.

Abesbatzak entzuteko aukera Trintxerpen

Illunbe Abesbatzak eta Donostiako Helduen Abesbatzak kontzertua eskainiko dute astelehenean Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan.

Urteko lehen bainua, Xoxolurrekin

Lezo-Ulia-Donostia bidea egiteko txangoa antolatu du Xoxolur Mendi Klubak apirilaren 6rako. Eguraldiak utziko balu, Zurriolan bainatzeko aukera legoke.

Larunbatean, trafiko aldaketak Donibanen

Santiago plazak 'Negua joan da ta' eguna jasoko du larunbatean. Ekitaldiek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian.

Gehiago