2025/6

Klima larrialdia udaletxera eraman dute Lezo Institutuko ikasleek

Agenda 2030 egitasmoaren barruan ikasturtean zer egin duten azaldu diete udal agintariei institutuko ikasleek.

Astillero, edo KAE1 Ligara igotzeko lehen geltokia

Larunbatean hasiko du denboraldia Hibaikaren Gizonen traineruak. Astillero (Kantabria, Espainia) izango dute lehen probalekua errenteriarrek.

Aro berri bat hasi du Pasaia Kirol Elkarteak

Zuzendaritza berria aurkezteaz gainera, lehentasun dituzten ardatz estrategikoen berri eman dute Antxoko futbol klubeko kideek.

2024an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra egin dute

Iaz herrian jaiotako 66 haurretatik 37k hartu dute parte Oiartzungo Udalak eta herriko familiek antolatutako ekitaldian.

Desplazamenduetan ere arduratsuak dira

Eskola Kirolean, kirola eta osasunarekin batera, desplazamendu arduratsuak sustatzen dituzte. Gaur banatu dizkiete konpromiso hori muturrera eramaten duten ikasle eta ikastetxeei sariak.

Istripua izan da hiru autoen artean eta errepidea moztuta dago Lezo pasealekuan

Bi auto eta Ertzaintzaren patruila baten artekoa izan da istripua Iztieta anbulatorioaren pareko biribilgunean. Lekukoen arabera, pertsekuzio baten testuinguruan gertatu da.

Pertsona eta lankidetza erdigunean jarri ditu Oarso Sarea proiektu pilotuak

Zaurgarrienen gizarteratzea eta laneratzea sustatzera dator Oarso Sarea proiektu pilotua.

Sanjuanak lehertzear dira

Sanjuanekin herriko festen aroa hasiko da. Donibaneko ospakizunak hilaren 20tik 24ra bitartean izango dira, eta ekitaldi mordoa izango dituzte.

Ostiralera arte, San Joan sua egiteko baimena eskatzeko aukera

Dagoeneko egin daiteke material pilaketa, baina eremu publiko zein pribatuetan sua egiteko baldintza batzuk bete behar dira.

Lezo koloreztatu, herri nortasuna indartzeko

Haurrentzako Koloreztatzeko Lezoko Mapa helduko da herriko etxeetara datozen egunetan. "Modu erraz eta interaktiboan" herriko historia eta ondarea gerturatu nahi diete etxeko txiki eta ez hain txikiei.

Oinarrizko futbola, hizpide Antxon

Pasaia Kirol Elkarteak 'Oinarrizko futbolaren prestakuntza eta ingurunea' hitzaldia egingo du hilaren 16an (astelehena) Kultur Etxean, 19:00etan.

Asfaltatze lanak egingo dituzte Euskadi Etorbidean

Jarduketak igande eta astelehen gauetan egingo dira, 22:00etatik aurrera. Trafikoa txandaka bideratuko da, seinaleen eta seinale emaileen bidez.

Illunbe Orkestra Sinfonikoak 40 urteak ospatuko ditu bihar

Bihar 40 urte beteko dira Illunbe Orkestra Sinfonikoaren lehen kontzertua egin zenetik, eta oroitzapeneko kontzertu bat egingo dute bihar Trintxerpeko Karmengo Ama parrokian, 12:30ean.

Ondartxoko ontzientzako biltegia uztailerako bukatzea aurreikusten dute

Aizpea Otaegi alkate eta Leire Mazizior Kiroletako zinegotziak biltegiko lanak bisitatu dituzte gaur. Hiltegia birgaitzea ere aurreikusia dute, eta Hibaikaren jarduerarentzako eremu bat izateaz gain, kirol nautikoetarako gunea eta auzoarentzako espazio komunitario bat ere bilduko ditu.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Bertso jaialdia egingo dute igandean, Landetxen

Martzelina Bertsozale elkarteak bertso jaialdia antolatu du hilaren 15erako. Dokumental baten proiekzioaren ondotik, bertso saioa izango da.

abaraxka

Botere harremanen inguruko argazki erakusketa egin nahi dute

Haziak egitasmoak herriko sortzaileak gaia jorratzeko deitu duten hitzordura gonbidatu ditu. Hilaren 16an elkartuko dira, Abaraxkan.

HemenGuk azoka, larunbatean

Udako HemenGuk azoka egingo dute larunbatean, Oiartzungo Doneztebe plazan. 10:00etatik 13:30era egongo dira herriko produktuak salgai.

Galtzarabordako trenbidea estaltzeko lanen esleipenarekin pozik azaldu da PSE-EE

Esleipena "urrats garrantzitsua" dela eta urte luzetako "isilpeko lanaren" emaitza adierazi du PSE-EEk.

Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko aukera, Materrekin

Materrek Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko irteera egingo du igandean (hilak 15), 12:00etatik 13:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Gehiago