Zientzia tabernetan sartuko da

Pint Of Science egitasmoa Errenteria-Oreretara iritsiko da eta Kantina Lekuona tabernan zelula nomadak eta sekretu kuantikoak izango dituzte hizpide. Hilaren 20an izango da saioa.

Jolasean jardunaldiak antolatu ditu bigarrenez, Kroma Elkarteak

Jolasaren eta artisau jostailuaren inguruko jardunaldia da, eta horren bueltan egitarau zabala ondu du Kroma elkarteak hilaren 19tik 25era.

Donibaneko saneamenduko lanak urtea bukatu baino lehen hastea eskatu du Alberrok

Pasaiako alkateak gutun bat bidali dio Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuari 2023an hartutako konpromisoak urgentziaz betetzeko.

Euskaraldia

Antzerkia eta hitano kahoota Euskaraldia abiatzeko

Gaur arratsaldean abiatuko dute Euskaraldia Errenteria-Oreretan eta 11 egunez hamaika ekitaldiz osatutako egitarau zabalaz gozatzea izango da, euskaraz.

Mugiment Pausu Erronka "osasun fisiko eta emozionala hobetzeko"

Oiartzun, Lezo eta Pasaiako udaletako zenbait ordezkarik aurkeztu dute egitasmoa. Jarduera fisikoaren kultura bultzatu nahi dute.

euskaraldia

19:00etan hasiko da Lezoko Euskaraldia

Ekitaldia eta herri argazkia egingo dituzte Gurutze Santuaren plazan. Hilaren 25era arteko egunak ekitaldiz bete ditu herri batzordeak.

Museoen Nazioarteko Egunaren harira, jarduerak Oarsoaldean

Luberrin, Jantzien Zentroan, San Marko Gotorlekuan, Albaolan, Mater Ontzi museoan, Soinuenean eta Arditurrin izango dira jarduerak.

Jantziaren Zentroa doan museoen Nazioarteko Egunean

Hilaren 18an, igandearekin, ate irekien eguna egingo du zentroak 11:00etatik 14:00etara eta erakusketa doan ikusteko aukera izango da.

euskaraldia

Euskaraldiarekin euskaraz blaitzeko prest da Pasaia

Bihar (hilak 15, osteguna) barruti guztietan txupinazoak egingo dituzte, 19:30ean. Hilaren 25era arte ekitaldi asko Pasaian.

Errugbilari ohien arrastoaren atzetik

1980 eta 1990 hamarkadetan errugbian aritu ziren pertsonen bila ari da Orereta Rugby taldea.

Segada, sarraskia, pasaia, arrokak

Sarraskian hildakoak oroituko ditu bihar Bixi-Bixik

Larunbatean 41 urte beteko dira Pasaiako sarraskiaz. Egia aitortu berri, justizia eta askatasuna zor zaiela eskatuko du bihar Bixi-Bixik. Oroitze ekitaldia Donibaneko gazteluan izango da, 19:00etan.

San Pedroko Torreatzeko galtzada harriak konpontzen ari da udala

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurria da, harri asko egoera txarrean eta hondoratuta baitzeuden. Lanak bihar bukatzea aurreikusi du udalak.

Dos-i eta Mirua abesbatzak Madalenaren ermitan

Asteburu betea, Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartearen eskutik, datorrena. Izan ere, bi kontzertu antolatu ditu Madalenaren ermitan, ostiralean lehena, eta igandean bigarrena.

"Tot ziens" eta "bedankt" esan diete Lizeoko ikasleei

Herbehereetako ikasle talde bat Oarsoaldean eta inguruetan izan dan, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin egindako eskola-trukearen harira.

'Laburbira' Oiartzun eta Pasaian izango da euskal zinemagintza hauspotzen

Oiartzungo hitzordua hilaren 21ean izango da. Pasaian, berriz, maiatzaren 18an egingo du geldialdia 'Laburbira'-k.

Loraze taldeak 'Hapenin' diskoa kaleratu du

Zortzi abesti ditu lan luzeak, eta plataforma digital guztietan dago entzungai. Aurreratu dute maiatzean hasiko direla kontzertuak ematen.

Arrandegi kaleko haurreskolaren balizko itxierarekin haserre da PSE-EE

0-3 urte tartekoentzat doaneko plaza publikoak ezabatuko direla salatu dute sozialistek. Udal gobernuari erabakia berrazter dezala eskatu diote.

Escalerillaseko familiak etxegabetze demandak jasotzen ari direla salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Familia horiek pairatzen ari diren egoera salatzeko, prentsaurrekoa egingo du bihar Etxebizitza Sindikatuak Eskalerillasen, 17:30ean.

Gehiago