'Indarkeriaren oi(h)artzunak' lanak zilarrezko Biznaga lortu du Malagan

Ander Iriarte oiartzuarrak eta Amaia Merinok zuzendu dute dokumentala, eta 'Emakumeak eszenan' saileko dokumental onenaren saria irabazi dute.

Haur eta gazteekin komunikazioa lantzeko hitzaldia, Lezon

'Komunikazioa familian' hitzaldia hilaren 31n izango da, Lezo Institutuan, 17:00etan

Migrazio prozesuak, azalean

Zenbait migrazio prozesu ezagutu ahalko dira udal bibliotekan bertatik bertara datorren astelehenean, hilak24, Emigrad@s Sin Fronteras elkarteak antolatuta.

San Pedroko I. Zientzia Egunak, arrakastatsuak

Nerea Enbil sanpedrotarrak sustatuta, zientzia ardatz duten jardunaldiak egin ziren hilaren 14tik 16ra. Antolatzaileak oso balorazio ona egin du.

Don Boscoko elektronika saileko ikasleen lana saritu dute Zaragozan

Automata WOF With One Finger —hatz bakarrarekin— proiektuak lehen saria irabazi du Don Bosco Espainiako Sari Nazionalaren hogeita hemezortzigarren ekitaldian. Aixa Berasategi, eneko Rodriguez eta Urko Asensio ikasleen proiektua da eta Xabier Izquierdo irakaslearen tutoretzapean egin dute.

Mendi udalekuak, federatutako gazteentzat

Hego Euskal Herriko bi federazioek antolatutako udalekuak dira eta uztailan izango dira, Belaguan. Maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.

arraguako festak

Arraguako lehen pala txapelketa egingo dute jaietan

Maiatzaren 11n jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren postuak zein finala. Kanporaketak aste batzuk lehenago izango dira.

Eguzki Bordak gaztagintzaren sekretuak partekatuko ditu

Igandean izango da bisita eta gaztagintzarekin batera, arkumeen sekretuez ere ariko da Josu Oiartzabal. aurtengo denboraldiko azken bisita izango da.

Euskal Herriko sorgin ehizaren gaineko performancea ostiralean, Gaztañon

Gaztañoko auzo lokalean egingo dute emanaldia Xabier Susperregi idazleak eta Zugarramurdi Sorgin Haizea antzerki taldeak, 19:00etan.

Etorkizuneko Gure Zumardia diseinatzen ari dira

Udalak parte hartze prozesu bat abiatu zuen antxotarren iritziak eta beharrak jasotzeko. Eremu horrek berdeagoa, irisgarriagoa eta elkarbizitza sustatzen duena izan behar duela esan dute herritarrek.

Indarkeria matxista

Aldundiak abian du Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa

Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-01-10)

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Pasaiako kirol taldeak bueltan dira urteko lehen partidak jokatzeko. 2025a bide onetik hasi nahi dute.

Tomas Garbizuko eskailerak konpontzen ari dira

Euritea zenean, eskaileretatik ura sartzen zen eraikinera. Eskailera zaharrak kendu, eta iragaizte sistemarekin berriak egingo dituzte.

Saneamenduaren arloan erakundeek "jarduera eskasa" izan dutela uste du Eguzkik

Saneamendu eta isurien arloan 2024ko balantzea egin du Eguzkik. Hiru gunetan jarri dute azpimarra.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2025-01-10)

Allerruren partida dezente igandean jokatuko dira. Munttarpeko emakumeek eta Jaixkik eskualdeko derbiak dituzte.

PSE-EEk errege desfilearen kudeaketa "kaxkarra" egotzi dio EH Bilduri

Gabonetako ekintzen gaineko kudeaketaren balorazio bera egin dute sozialistek, eta argiztapena "exkaxa" izan dela ere esan dute.

Bi eta hiru urtekoentzat ipuin kontaketa egingo du Lur Kortak

Datorren ostiralean –hilak 17- izango da hitzordua, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan. Lur Korta izango da kontalaria.

Eman daiteke izena Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Hilaren 30a izango da Girizia kultur eta kirol elkartearen pala txapelketa irekian izena emateko azken eguna.

Arditurri 3 erromatar garaiko galeria ezagutzeko aukera izango da

Hilaren 19an izango da hitzordua, eta bi txanda egingo dituzte; bata gaztelaniaz eta euskaraz bestea. Erreserba aurrez egin behar da.

Xskara rap abeslaria, urteko lehen kuxkuxeroa

Kuxkuxeroak egitasmoak eskualdeko gazteei beren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera ematen die. Xskara Errenteria-Oreretan (hilak 10) eta Lezon (hilak 24) izango da.

Gehiago