Arrarte errekastoko banbuak kendu dituzte

1.500 metro koadroko eremuan izan da lanean URA Agentzia. Udalak jakinarazi du bertako landareekin ordeztuko dela kendutakoa.

Plaza txiki geratu zaie

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Trapujale Festa egin dute gaur Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Jende mordoa gerturatu da ikasleekin batera festaz gozatzera.

Allende Urritegi "Ayende". Abeslaria.

"Bihotzetik ateratzen zaidan horrekin egiten dut lan"

Abeslari eta piano jotzaile oiartzuarrak 'Napoles' abestia kaleratu du. EP bat argitaratuko du Ayendek, eta lan horren lehen aurrerapena kaleratu du gaur.

Olatz Arbelaitz Gallego. Irakaslea eta Puntueus fundazioko lehendakaria.

"Munduan toki bat egiteko asmoz sortu zen Puntueus"

Alor ezberdinetako ekintzailea da Arbelaitz. Bere ibilbide profesionalari buruz mintzatu da Puntueus fundazioko lehendakari berria.

Ikasleak murgildu dira jada inauterietan

Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek desfilea egin dute herriko kaleetan zehar. Ondoren, Bekoerrotan jolasen bueltan aritu dira dantzan.

Koldo Mitxelenako ikasleek dantzan jarri dute erdigunea

Inauterietako desfile erraldoia egin dute gaur dozenaka ikaslek erdiguneko kaleetatik. Musika taldeek erdigunea dantzan jarri dute.

Kolore morea, arraunean ere, emakumeena da

Hilaren 15ean San Pedroko emakumeen traineru bat lehiatu zen Orion lehen aldiz. Klubak jarraipena eman nahi dio bide horri, eta emakumeen sekzioarengatik apustu sendoa egin nahi du.

Bizarain Ikastolako musika taldeek auzoa girotu dute

Gaur goizean urteroko desfilea egin dute hamarka ikaslek, gurasoz inguratuta. Dantzan jarri dute Beraun.

Askotariko doinuak, herri anitz batentzat

Azeri Dantza eta Katuko, Asteme eta Oilarqueenen mezuarekin batera hasi dira Inauteriak. Agertoki erraldoi bihurtu da Errenteria-Orereta, askotariko musika melodiekin girotzeko mozorro festa.

Trapujale eta lezoarrak, pozik

Trapujale iritsi da, eta Piztu Lezori aitortza egin diote. Hasi dira Lezoko inauteriak. Biharko Ostiralorin eta etziko Larunbatgorrin, ekitaldi asko.

Gehiago