Haritzak landatzeko hitzordua, martxoaren 16an

Zuhaitz Eguna martxoaren 16an –igandea– izango da aurtengoan. Pilotasorora joango dira oiartzuarrak haritzak landatzera.

martxoak 8

Plaza bat, liburutegiko txokoa, kirola eta aldarria Lezoko Martxoaren 8an

Herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunaren harirako ekitaldiak.

Gipuzkoako Errugbi Selekzio Gazteak Beraunen entrenatuko du berriro

Urtarrilean egin bezala, 14 urtez azpiko 60 kirolari baino gehiago bilduko dira igande goizean—martxoak 2— Gipuzkoako Errugbi Federazioak eta Orereta Rugby Taldeak antolatutako entrenamendura.

1.299 bisitari jaso ditu Fanderiako Errotak azken urtean

2023ko datuekin alderatuta %19an ugaritu da bisitari kopurua. Balorazio positiboa egin dute Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak eta Eva Aiestaran Fanderiako Errotako dinamizatzaileak.

Olatz Arbelaitz, Puntueus fundazioko lehendakaria

«Hizkuntza batek aurrera egin dezan, mundu digitalean ere aurrera egin behar du»

Puntues fundazioko lehendakari berria da biharko astekariko protagonista. Hona, biharko elkarrizketaren aurrerapen bat.

Trapujale

Gaur hasiko da Trapujaleren festa

Lezoko inauteriak gaur arratsaldetik hasiko dira gorpuzten. Lehenik Herri Eskolan jasoko dute Trapujale, eta 19:30ean plazan.

Etxebizitza turistikoetarako lizentzia berririk ez du emango udalak

Etxebizitza turistikoei lizentzia berriak etetea onartu du udalbatzak, PP ez beste udal talde guztien babesarekin. Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster jarriko da indarrean.

Sudur gorriak jantziko ditu EMKE Bandak

'Emke Bandi Zirkus' emanaldia ondu du musika bandak Berdinki Konpainia, Marsel Magoa, Pontx pailazoa eta Andoni Agirregomezkortarekin elkarlanean. Martxoaren 16an emango dute Lekuona Fabrikan.

Birziklapenari bultzada emateko plana onartu du Pasaiak

Atzoko udalbatzarrean gaikako hondakinen birziklapena indartzeko plana onartu zuten zinegotziek.

Gehiago