
Hilaren 16an beteko dira 45 urte indar faxista parapolizialek Karlos Saldise Korta hil zutela. Lezoko Sortuk antolatu du herri omenaldia.

Gipuzkoako Lehen Mailako Pala Motzeko txapelketan Eiheramendi eta Yorel izan dira nagusi eta Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapela EPLEko Xabier Ortiz de Urbinak jantzi du.

Erraustegiaren historia grafikoaren bitartez borroka horren eboluzioa erakusten du erakusketak. Landetxen egongo da, hilaren 14tik 27ra.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea izango da gaur arratsaldean Clara Rangel plazan.

Gizonezkoen euskal selekzioaren eta Txileren arteko partida jasoko du igande honetan herriak. Hilaren 14an hasiko den Munduko Txapelketa prestatzeko baliatuko dute partida txiletarrek.

Oiartzungo Feministen Asanbladak Barakaldoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du. Gaur izango da, 18:30ean, plazan.

Katxiporreta pailazo kooperatibaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanaren ondorioa da ipuin diskoa. Albaolan egin dute aurkezpena, eta hiru abestiren bideoklipak grabatu dituzte Albaolako Lagun Txikienekin batera.

Datozen 6 hilabeteetarako kultur egitaraua aurkeztu du Pasaiako udalak: antzerkia, musika, zinema, dantza, hitzaldiak, ipuin kontaketak eta kultur topaketak aurreikusi dituzte.

Hilaren 12an izango da ikuskizuna, 17:00etan, Landetxen. Sarrerak aurrez erosi behar dira, eta eskuragarri daude dagoeneko.

Igande arratsaldean Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Desfileek trafikoan eragina izango dute.