
Antxoko Mugimendu Feministak bilerara deitu ditu pasaitarrak. Grebaren balorazioa egiteaz gainera, herrian eman nahi dituzten "aldaketetan parte hartzera" ere deitu dute.

Mobilizazio eta ekitaldi andana egin dituzte greba feministari lotuta, zaintza eredu publiko-komunitarioa eskatzeko.

Euripean, mobilizazio jendetsuak egin dituzte Antxon eta San Pedron Greba Feminista Orokorraren harira.

Dozenaka eta dozenaka lagunek hartu dute parte atzoko greba feminista orokorrean. Zaintza sistema publiko komunitarioa ezinbestekoa dela aldarrikatu dute.

Eragin nabarmena izan du Lezon atzoko Greba Feminista Orokorrak. Zaintza sistema publiko komunitarioa eskatu dute.

Duintasuna jubilatuen elkarteak bat egin du hilaren 30eko greba feminista orokorrarekin. Elkarteko Karmele Santos eta Maria Lopez atzera begira jarri dira, emakume gehientsuenen antzera, zaintzak markatu duen bizi ibilbideaz mintzatu, eta bizi duinak aldarrikatzeko.

Instituzioek adinekoei eskaintzen dieten zaintza eredua eztabaidagai bihurtu da azken urte luzeetan. Horren gaineko hausnarketa kolektiboa eskatzen dutenak gero eta gehiago dira.

Oiartzungo etxez etxeko langileak udalekoak dira. Pozik daude zaintzaren gaia plazara atera delako grebaren deialdiarekin, eta eredu publiko komunitario baten alde egiten dute, beraienaren ildokoa.

Bekoz beko elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute antxotarrek Biteri plazan. Indarkeria matxista erabat gaitzetsi eta emakumeen sareak eraikitzeko beharra aldarrikatu dute. Egungo zaintza sistema ereduan ere aldaketak eskatu dituzte.

Azaroaren 30eko grebarekin lotuta, zaintzaren harira elkarretaratzea egin dute gaur Udal Gizarte Zerbitzuetako egoitzaren parean.

Bihar izango da Greba Feminista Orokorra. Saltokiek grebarekin bat egingo dute. Batzuk 15 minutuz, beste batzuk egun osoz.

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren harira, San Pedron aurrera eramango diren ekintzak jakinarazi dituzte.

Osteguneko greba feminista orokorrarekin bat egin dute Cristobal Gamon ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek.

Oreretako Mugimendu Feministak A30ean antolatutako egitaraua zabaldu du.

Lehen deialdia 08:00etarako prestatu dute: Sotxotik abiatuta kotxe karabana dira egitekoak.

Egunari azken ukituak emateko batzarrera deitu dituzte lezoarrak. 19:00etan hasiko da biharko (asteazkena) bilkura, Kultura Aretoan.

Hilaren 30eko Greba Feminista Orokorra prestatze aldera, Pasai Antxon II. asanblada orokorra egingo da bihar goizean Bekoz-bekon, 12:00etatik 13:30era.

Azaroaren 30eko greba lantzeko batzordeak pankarta tailerra egingo du 17:30ean. Ordubete beranduago, hitzaldia Bekoz Bekon.

Batzarra 19:00etan hasiko da, Ibaiondon. Ahalik eta eragile zein norbanako gehien bildu nahi dituzte bertan.

Bi asanblada ireki deitu ditu herriko mugimendu feministak, "guztiontzako". Lehena larunbat honetan bertan izango da, Bekoz Bekon.