
AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Abuztuan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Hori dela eta Irun zein Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo da.

Oarso-Donostialdeko AHTrik ez taldeak AHTaren lanak eragiten ari diren kalteak salatu zituen enegarrenez, eta aldiriko trenen zerbitzua bermatzeko eskatu.

AHTaren kontrako mugimenduaren erakusketa ibiltariak Lezon izango du ostatu ostiralera arte. Kultur Aretoan jarri dute.

AHTaren kontrako borrokak 30 urte bete dituelako, ospakizun eta aldarrikapen jarduerak egin zituzten larunbatean.

Atzo arratsaldean gertatu zen intzidentzia eta astelehen arte Gaintxurizketako tunela handitzeko erabiltzen ari diren makina geldirik izango da.

HITZAri Gaintxurizketako bizilagun batek jakinarazi dionez, atzo arratsaldean lanean ari zirela izan zen gertaera.

Makroegitura honen zentzu ekologiko eta sozial falta "agerikoa" izaten jarraitzen duela salatu du 'AHT gelditu' plataformak, eta berehala gelditzeko aldarrikapena egingo dute, hainbat ekitaldirekin.

Kaputxinoak eta Loiolako tunelak eraikitzeko hainbat zubi eraitsi nahi dituztela salatu du Oarsoko AHTaren Kontrako Taldeak, tartean, Gabierrotakoa.

AHTaren kontrako mozioa garaiz erregistratzerik izan ez, eta urgentziaz landu zedin eskatu zuten: gobernu taldeak ezezkoarekin erantzun.

Mozioa hilaren 27ko udalbatzarrean aztertuko dute Lezoko hamahiru zinegotziek. Plenoa hasiko den orduan elkarretaratzea egingo dute udaletxearen atarian.

Errenteria-Oreretan hasiko da bizikleta martxa, eta Oiartzun eta Astigarragatik pasatuko da, Donostian bukatzeko.

Hitzaldia Mikelazulon izango da 18:30ean hasita, eta hizlaria bertriz, AHT Gelditu iniziatibako kide bat.

AHTaren kontrako borrokaren hiru hamarkaden harira, erakusketa, hitzaldiak eta martxa antolatu dituzte Errenteria-Oreretan.

Labore Oarsoren egoitzan ikus daiteke Astigarraga eta Lezo arteko ibilbideak izango duen eragina, AHTren kontrako taldearen eskutik.

Otsailaren 8rako hitzaldia antolatu dute hiru taldek. Karlos Murua Eguzkiko kidea merkantzietarako trenari buruz arituko da.

Lezoko sei taldek jokatuko dituzte etxeko bezala euren partidak asteburuan. Gaur bertan areto futboleko partida bat dago Bekoerrotan.

AHT Gelditu, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek aurkeztu dituzte mozioak. Gaur aztertuko dute Errenteria-Oreretan, 22an Oiartzunen, eta 27an Lezon.

Abiadura Handiko Trenaren Astigarraga-Lezo ardatzaren inguruan bilkura informatiboa egingo dute hilaren 21ean, Mikelazulon.

Laugarren desjabetze eguna izan da gaurkoa. Oarsoaldeko AHT Gelditu! plataformaren ustez, trenaren kontrako borroka aktibatu da.

Astigarraga eta Lezo lotuko dituen merkantzietako AHTaren linearen gaineko erakusketa antolatu du Oarsoaldeko herritar talde batek.