
Aita Mariren eta Palestinaren aldeko asteburu solidarioa antolatu du Gabierrotako Laguntasuna Auzo Elkarteak, azaroaren 7tik 9ra. Egitarau zabala eta elkartasuna barra-barra; bertaratzeko deia zabaldu dute.

Tamaina eta tankera guztietako dozenaka itsasontzik hasiera eman diote gaur hirugarren Pasaia Itsas Festibalari. Ontzien baimenarekin, batelerak eta Txile izango dira protagonista handiak igandera bitarte.

Hirugarren Pasaia Itsas Festibalak ere kutsu solidarioa izango du. Zaporeak eta Aita Mari protagonistak izango dira maiatzaren 9tik 12ra.

Ehun iheslari baino gehiago erreskatatu berri ditu ‘Aita Mari’ ontziak Libia eta Italia artean. Porturatu dituzten arren, bidean beste hainbat ontzi utzi behar izan dituzte Mediterraneoko uretan.

Behobia-Donostia lasterketaren erdian, 11. kilometroan lona urdin erraldoia jarriko dute, ozeanoa irudikatzeko, eta dirua biltzeko.

Berriak jakitera eman duenez 'Aita Mari' erreskate ontzia itsasora atera ahalko da, Espainiako Gobernuaren baimena jaso ondoren.

'Aita Mari' itsasontziaren salbamendu lana ardatz, egitarau oparoa antolatu dute, datorren astean hasi eta Errefuxiatuen Aldeko Nazioarteko Eguna bitartean.

Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa taldeekin kolaboratzeko proiektua abiarazi dute Oiartzunen. Hainbat ekitaldi egingo dituzte aste honetan bertan hasita.

Itsas Salbamendu Humanitario elkarteko presidentea da Iñigo Gutierrez; ‘Aita Mari’ ontziari itsasoratzeko baimena ukatu izana erabaki politikoa izan dela argi du; mobilizazio kanpaina iragarri du.

Libiarantz irtengo da aste honetan 'Aita Mari', Mediterraneo itsasoa gurutzatu nahian ari direnak erreskatatzen laguntzeko.

Munduko itsasbide arriskutsuenean jitoan dauden bizitzak salbatzeko asmoz hasi du bidaia Almeriako Adra portutik. Barruan, hamahiru tripulatzaile.

Italiako Gobernuak bueltatzeko baimena eman die "aurretik hainbat aldaketa egiteko baldintzarekin". SMH erakundeak salatu du honen atzean Erromaren interes bat ezkutatzen dela: "erreskate ontzi guztiak Mediterraneo zentraletik desagerraraztea".

Pasaiako portuan eroso eta seguru daudela diote ISHko kideek, hemen behintzat porturatzeko trabarik ez dutelako. Aste batzuk emango dituzte badian, Mediterraneora itzuli baino lehen.

Espainia eta italiar estatuen jarrera bidegabea salatu dute eta minutu bateko isilunea eginez, Mediterraneoan zendutako migratzaile guztiak omendu dituzte.

Getariako 'Aita Mari' erreskate itsasontzia, Pasaian da igandeaz geroztik. Hilabete emango du gehienez badian, matxura batzuk konpontzen eta abuztuan Greziarako bidea hartu nahi dute berriz ere.