
Pasaiako Udalak 65 urtetik gorako pertsonen beharrizanen diagnostikoa osatu du. Tabernak eta Lasak gakoak azaldu dituzte.

Tasek gora egin dute Oarsoaldeko herrietan Lezon izan ezik, azken horretan, apur bat egin du behera. Aurreko asteko epe berean baino 22 positibo gehiago zenbatu dituzte astelehenetik asteazkenera.

Besteak beste, ostalaritzari eta edukierei eragingo die malgutzeak: tabernek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dute, eta edukiera %75era handituko da lokal eta instalazio guztietan.

Pasaiako Badian eta Pedreñan zituzten estropadetan ezin izan dute parte hartu Hibaikako arraunlariek, konfinatuta daudelako.

COVID Iraunkorra elkartea lanean ari da gaitza agerian jartzeko eta irizpide bateratuak eskatzeko.

Donostian ostalariek aldundiaren aurrean egindako protesta batengatik jaso zuten "neurriz kanpoko" tratua salatu du Ostarik.

Orain arte 4.715 PCR proba egin dituzte, eta biharko, berriz, 1845 pertsona daude deituta.

Zehazki, 408,20an dago tasa, eta 400dik gorakoak sartzen dira eremu gorri horretan.

Lehen balorazio honetan, baliabide material zein giza baliabide gehiago bideratzeko eskatu dio udalak Osakidetzari: "Egungo dispositiboa ez da udalerriaren dimentsiora—40.000 biztanle ditu Errenteria-Oreretak— eta neurriak eragindako biztanleriaren tamainara egokitzen.

Errenteria-Oreretako ostalaritza establezimenduen elkarteak "ustekabea" azaldu du azken hiru asteetan izandako jardueraren gaineko urgentziazko deialdia izateagatik, eta berriro ostalaritza establezimenduekin lotuta izan delako esklusiboki.

Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran zazpi puntu izango dituzte aztergai alderdi politikoek.

Antigenoen testak agortu egin dira farmazietan —irudikoa Errenteria-Oreretako farmazia bat da— eta egoera orokorra da.

Gaurtik aurrera derrigorrez erakutsi beharko dute hamabi urtetik gorako erabiltzaileek, Galtzaraborda kiroldegian eta Fanderia igerilekuetan.

100.000 biztanleko tasa hori 100 baino txikiagoa da Errenteria-Oreretan, Lezon eta Pasaian; Oiartzunen oraindik ehundik gorakoa da tasa.

Oiartzunek du tasarik altuena, eta milara heldu ez bada ere, oso gertu dago; Pasaiak, Lezok eta Errenteria-Oreretak, jarraitzen diote, orden horretan.

Atzo zenbatutako COVID-19 positiboekin, 400eko langa gainditu du Errenteria-Oreretak eta eremu gorrira pasa da azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera 427,63ko tasa du Lezok —igandean 263koa zuen— eta 424,34 Oiartzunek —igandean 337koa zuen—.

COVID-19arekin kutsatutako hamabi pertsona hauteman dituzte azken orduetan.

Ostalaritza sektorera bideratutako dinamizatzaile talde batek bisitatuko du Lezo indarrean dagoen osasun araudiaren inguruko azalpenak emateko irailaren 13an eta 14an.

Osasun Sailaren azken datu ofizialen arabera, bina kutsatu berri daude Pasaian eta Errenteria-Oreretan, eta beste bat Lezon.