
50 urte ez dira egunero betetzen, eta horren jakitun dira Elizalde eskolaren komunitatea osatzen dutenek. Horrexegatik prestatu dute hamaika jardueraz beteriko egitaraua.

Korrika Txikia egin dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek, Elizalde, Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibar lotuz.

Transpatioa proiektua orain dela bost urte jarri zuten martxan, jolastokiko botere harremanak eraldatzeko asmoarekin. Naturgunea zabaldu dute.

Eguberritako kantak abesteko egin ohi duten kalejira bukatuta, berritasuna izango da aurtengoan: hamaiketakoa egingo dute.

Zazpigarren bertso bazkaria egin dute Elizalde Herri Eskolan. Maila handiko bertsolariez gain, musikariek ere parte hartu dute.

LH 5 eta 6 mailetako ikasleek aurten ere bertsolaritza landu dute. Ikasturte bukaerako jaialdia ezingo da Madalensoron ospatu.

Elizalde Herri Eskolako hezkuntza komunitatea ‘Transpatioa’ proiektua lantzen ari da. Jolastokiko harremanak aldatu nahi dituzte, espazioa bera eraldatuz.

'Transpatioa' dinamikaren barruan, Elizalde Herri Eskolak erakusketa jarri kontzejupean. 'Transpataka' pieza ere jo dute.

Ikastetxeko guraso elkartearen eskaerari erantzun dio Oiartzungo Udalak. Iturri bat jartzeko lanetan ari dira udaletxeko langile brigadakoak.

Arratsaldean hasiko dira ihoteak, baina Elizalde Herri Eskolako ikasleek jantzi dute zakua. Sorgin bila atera dira Oiartzungo kaskotik.

Hilaren 16an egingo dute ikasturte honetako Elizalde Eguna. Goiza modu politean pasatzeko egitaraua prestatu dute.

Goizean goiz, hezkuntza-komunitateko familiak eta langileak abestera aterako dira. Eguerdirako herritarrentzako hamaiketakoa prestatu dute.

Bertso-bazkariaren zortzigarren ekitaldirako sarrerak salgai daude. Maddalen Arzallus, Alaia Martin, Ander Lizarralde eta Andoni Egaña arituko dira.

Hilaren 21ean, Elizalde Egunean, goizetik arratsaldera bitartean ekitaldiak izango dira, gustu eta adin guztientzako.

Auntxa Trikitixa Eskolak antolatzen dituen ikastaroak Elizalde Herri Eskolan egiten dira astean behin, eta izen-emateak irekita daude jada.

Ikas bidaia finantzatzeko merkatu txikia egingo dute ostiralean eta larunbatean, eta Mauritaniarako eskola materiala ere jasoko dute.

Datorren astelehenean hasiko da aurrematrikulazio epea. Elizalde Herri Eskolak nondik norakoak azalduko ditu asteartean, bilera batean.

Herri eskolako guraso taldeak antolatuta, herriko txokoren bat margotzeko hitzordua izan dute gaur ikasleek. Aurten festarik egingo ez denez, kultura eta txikien parte hartzea bultzatzea izan da helburua.

Done Eztebe plazan elkartasunez erosteko aukera egongo da gaur. Elizalde Herri Eskolak eta El Watan elkarteak antolatu dute azoka solidarioa.

Ikastetxeko zuzendariak, talde pedagogikoak, hezkidetza taldeak eta Guraso Elkarteko guraso batzuek atzo jaso zuten lehenengo formazioa saioa.