
Euskal Herriko sormen eta interpretazio aberastasuna balioan jartzea helburu duen Euskal Musikaren Asteak gaur aurkeztu du 53. ekitaldia. Hilaren 16tik 24ra hamar kontzertu eskainiko ditu Musikastek.

Eresbil Fundazioak 50.urteurrenagatik 'Eresbil: 50 urte musika ondarearen zerbitzura' aurkeztu du gaur, hilaren 12an. Eresbileko zuzendariarekin batera Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Errenteriako Udaleko eta Andra Mari Abesbatzako ordezkariek parte hartu dute.

Eresbilek mende erdia bete du Euskal Herriko konpositoreen dokumentazio musikala bildu, katalogatu eta zabaltzen; Baguesek musikarekin lotuta bizi osoko ibilbidea du soinean. Ostiralean —hilak 20— izango da kontzertua, Fatima Andra Mariaren elizan.

Abeslari errenteriarrak mende erdi darama operaren munduan, agertoki ospetsuenak koloreztatu ditu bere ahots ederrarekin. Proiektu berrietan murgiltzeko gogoz jarraitzen du.

Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

Musikaste Euskal Musikaren Asteak datorren asteartean hasiko du bidea. 51. ekitaldia izango du aurtengoa, eta ekitaldiro egiten duen moduan, honakoan ere, kalitate goreneko artistekin ondu du egitarau zabal bezain aberatsa.

Eresbilek euskal musikagileen lana ardatz duen liburu bat kaleratu berri du. Musikaste jaialdiaren 50 urteko edukiak eta zifrak bildu dituzte argitalpen honetan.

Eresbil Fundazioak eta Andra Mari Abesbatzak bizirik mantentzen duten proiektua ostegunean hasi eta hilaren 28an bukatuko da.

50. edizioko egitaraua eta kontzertuetan ateratako argazkiak egongo dira ikusgai.

Aurten maiatzean izango da Musikaste, eta 10 ikuskizun egingo dituzte Errenteriako zazpi eszenatokitan.

Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Errenteriako Herri Arte Eskolako orkestrak 'Panpin Orkestra' diskoa aurkeztu dute. Lekuona Fabrikan grabatutako hiru abestik osatzen dute diskoa.

Julio Duran Anexako dantzari ohiak material oparoa gorde eta sailkatu zuen, eta Eresbili utzi dio webgunea sortzeko.

Zaporeak elkartearen aldeko kontzertua egingo dute hilaren 20an, eta doakoa izango da.

Donostiako Orfeoia-EHU Saria jasoko du errenteriarrak gaur eguerdian.

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, Musika Bulego sariak banatu zituen atzo Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egindako ekitaldian.

Andra Mari Abesbatza, Musikaste eta Eresbilen sortzaile da beste askoren artean Ansorena. Ansorenari eta bere ekarpenari aitortza egin dio Errenteriak.

Pablo Sorozabal Mariezkurrena (Donostia 1897- Madril 1988) musika konpositore donostiarrari tartea eskaini dio Eresbilek bere webgunean.

Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horren harira urrian ondarearekin lotutako hamabi bisita antolatu ditu.

1974. urtean hasi zen euskal musika biltzen eta herritarren eskura jartzen Eresbil.

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak iazko lanaren balantzea egin du eta pozik azaldu da emaitzarekin. Kanpora begirako jarduera ugari antolatu, milioi laurden agiritik gora inbentariatu, eta zazpi funts berri eskuratu ditu. ?