
Eskatzaileen behin betiko zerrendan 117 familia unitate daude. Etxebizitza Elizalde auzoan dago, logela bakarra du, eta ez du garaje ezta trastelekurik.

Urteko bigarren zozketa hilaren 29an egingo dute, eta alegazioak aurkezteko azken eguna hilaren 10a da. Behin betiko zerrenda 20an argitaratuko dute.

Altzibar auzoan dauden, hiru logela dituzten eta bigarren eskukoak diren bi etxebizitza zozkatu dituzte. Itxarote zerrendaren hurrenkera ere ezarri da.

Zozketa publikoa izango da, eta hilaren 29an egingo dute, pleno aretoan. 10:00etan izango da hitzordua, eta nahi duen oro bertara daiteke.

Hasieran etxebizitza bakarra zozkatzea aurreikusi zuten, baina orain ezaugarri berak dituen beste bat gehitu da eskaintzara.