
Sare Herritarrak nazio dinamika egingo du hilaren 17 eta 18an zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoei ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera utzi eta horien etxeratzea exijitzeko.

Euskal presoak erdi-erdian jarriko ditu Sarek antolatutako hitzaldiak. Etxeratze prozesua izango dute hizpide Onintza Ostolaza abokatuak eta Beñat Uribe-Etxeberria Sareko kideak.

Etxera Lasterketa herrikoia aurkeztu dute gaur. Abenduaren 31n egingo dute, euskal presoak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko.

Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek deituta, Gazte martxara bildu ziren gazteak larunbatean euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.

Hilaren 18an (larunbata) egin du hitzordua Herriko Plazan, 12:00etan. Handik abiatuta bost kilometroko bidea egingo dute, euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasuna eta aldarria auzoz auzo zabaltzeko.

Hitzaldia antolatu du Sarek hilaren 14rako. Egungo egoeraren azterketa egingo dute Onintza Ostolaza euskal presoen abokatuaketa Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak.