
Udalak eta Trintxer Kulturalak prest dute Ikuska Pasaiako badiako Film Laburren Erakusketa. Orotara, 67 film labur proiektatuko dituzte.

Eskaintza zabala ondu dute berriro Errenteria-Oreretako euskaltegiek euskarara gerturatu nahi duen ororentzat.

Pasaiako Udalak eta herriko bi euskaltegiek hastear den 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute, 'Euskara, ahoraTÚ' lelopean.

Mintzalagun egitasmoa aurrera doa Pasaian, hirugarrenez. Une honetan, 20 talde eta 80 pertsona ari dira astero euskara praktikatzen, 19 boluntariorekin.

Zaporeak elkartearentzat, eta zehazki, Lesbosera bideratzeko egingo du AEKk bilketa hori abenduaren 9tik 12ra.

Pasaiako Ikuska festibaleko Mintzagun Saria erabakiko dute ikasleek. Horretarako, hainbat saio ondu dituzte, gaurtik asteazkenera bitartean.

Trintxerpeko eta Antxoko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu berri dute. 'Euskera, ahoraTÚ' leloa aukeratu dute aurten, euskara ahora eraman dezaten pasaitarrek.

Gaur goizean aurkeztu dute ikasturtea. Haur txikiak dituzten familiei egokitutako Gurasolagun taldeak ere osatuko dituzte aurten.

Izena emateko epea zabalik izango da hilaren 20ra arte. Udalaren finantziazioari esker, kolektibo zaurgarrienei diru guztia itzuliko zaie.

Urrian abiatuko dira eskolak udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK Euskaltegian. Aurten, hobari bereziak eskainiko dizkiete langabetu, ikasle eta etorri berriei.

Mintzagun atalak bost emanaldi izango ditu aurten, Oarsoaldeko lau herrietan, hilaren 17tik 20ra bitartean.

Mintzagun egitasmoaren barruan, Edurne Agirre okina ogia egiten ikasteko tailerrak ematen ari da euskaltegietan.

Mikro ipuinak sortzen ikasteko tailerrak burutuko dituzte Oarsoaldeako 6 euskaltegietan, Idoia Torregaraik zuzenduta, hilaren 21etik otsailaren 5era bitarte.

Txalo antzerki taldeak abenduaren 3an, Euskararen Egunean, eskainiko du obra goizez eta arratsaldez Niessen aretoan.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek 'Euskarara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat' izeneko solasaldi-tailerrak egingo dituzte hilaren 22tik azaroaren 5era bitartean, Jon Maia sortzailearekin.

Mintzagun egitasmoaren barruan, Afrika mendebaldeko dantzen tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko AEK euskaltegietan.

Datorren asteartean abiatuko dute egitaraua, eta igandera bitarte denetik izango da: antzezlanak, proiekzioak, txapelketak, afaria, ikastaroak...

Ikastaro horiek Oreka TX txalaparta taldeko Harkaitz Martinez de San Vicentek emango ditu. Saioen helburua da gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea.

DYA Gipuzkoak emango ditu tailerrak, bihartik (hilak 14) hilaren 23ra bitarte.

Ardoak bereizten ikasteko tailerra eskainiko du Mikel Salvador adituak eskualdeko euskaltegietan. Hilaren 17tik 28ra bitarte luzatuko dituzte saioak.