
Film laburren zikloaren irabazleak larunbatean iragarri ziren, Trintxerpeko Alkateordetzan egindako itxiera galan. Euskarazko Mintzagun saria Jon Martijaren 'Iturralde' film laburrarentzat izan da.

Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko Oarsoaldeko lau udalek eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak martxan duen iniziatibaren ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur.

Pasaiako Ikuska festibaleko Mintzagun Saria erabakiko dute ikasleek. Horretarako, hainbat saio ondu dituzte, gaurtik asteazkenera bitartean.

Mintzagun atalak bost emanaldi izango ditu aurten, Oarsoaldeko lau herrietan, hilaren 17tik 20ra bitartean.

Oarsoaldeko lau udalek, Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta saltokietako erakusleihoak nahiz establezimenduak apaintzeko lehiaketa antolatu dute. Maiatzaren 8a da izena emateko azken eguna.

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Batzordeak antolatzen du egitasmoa. Lehenengo erronka Oiartzungo Ranitak taldearentzat izan zen, eta bigarrenean Errenteria-Oreretako Erramundarrak taldea nagusitu da.

Ikastaro horiek Oreka TX txalaparta taldeko Harkaitz Martinez de San Vicentek emango ditu. Saioen helburua da gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea.

Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko kirol elkarteei dei egiten diete 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskain ditzaten.

Oarsoaldeako Euskara Batzordeak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat antolatu du egitasmoa. Kai Nakai abeslariak proposatuko ditu erronkak.