
Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte egingo da. Aurten, Pasaiako kaleak ahobizi eta belarriprestez bete ez ezik, guneetan ere hartuko da hizkuntzari babesa emateko konpromisoa.

Hizkuntzen kudeaketan aurrerapausoak emateko eskatu dute Euskaraldiko batzordeak eta eta parte hartzen ari diren entitateek.

Urtebete falta den arren, Pasaiako lau barrutietan 2020ko Euskaraldia saretzen hasi ziren larunbatean.

Euskaraldiaren baitan, doako zinema proiekzioa eskainiko dute gaur 18:30ean Antxoko Kultur Etxean, Txintxua Filmsen eskutik.

Hasi da 2020ko Euskaraldia, eta horren berri emateko suziri bat bota dute herriko barruti bakoitzean. Gogora ekarri nahi izan dute oraindik zabalik dela izen ematea.

Euskararen ariketari hasiera emango dion musikadun kamioiarekin bat egiteko 19:00etan geldituko dira antxotarrak Gure Zumardian.

Antolatzaileek gogorarazi dute lehen edizioan parte hartu zutenek berriro eman beharko dutela izena aurten ahobizi edo belarriprest izan nahi badute.

Alderdi guztiek eman zioten baiezko botoa Euskaraldiarekin bat egitearen proposamenari. Hamar puntu izan zituen, guztira, atzoko plenoak.

Eragile kolektiboekin nola koordinatu eta hurrengo hilabeteetan emango dituzte pausuak erabakiko dituzte barrutiz-barruti datozen egunetan.

Prestaketa saioa Antxoko Kultur Etxean egingo da, hilaren 8an (larunbata) 10:00etatik aurrera.

Euskara Pasaiako lau barrutien plazetara aterako dute bihar. Lehen eta bigarren edizioen arteko erdibidean direla, Euskaraldia saretzera deituko dituzte herritarrak.